36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Desegitea eta likidazioa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo
Musika Eskolaren Patronatua tokiko erakunde autonomoarena.
Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren mendeko den Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolaren Patronatua tokiko erakunde autonomoa desegitea eta likidatzea, 2019ko abenduaren 31ko ondorioekin.

Erabakia jendaurrean egon da, 2018ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean azaroaren 28an argitaratu ondoren, eta epearen barnean inork alegazio edo iradokizunik aurkeztu ez duenez, Alkatetzaren 2019ko urtarrilaren 22ko 12. Ebazpenaren bitartez behin betikoa bilakatu da anarteraino behin-behinekoa zen erabakia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1901301