36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 367. lurzatian. Hasierako onespena

Gobernu Batzarrak 2019ko urtarrilaren 22an hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia Cascanteko udal katastroko 6. poligonoko 367. lurzatian. Helburua du erabilera aldatzea, bizitegietarakoa izatetik bide publikoetarakoa izatera, Tarazona eta Logroño kaleen arteko oinezkoentzako eta ibilgailuentzako lotura ahalbideratuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.

Cascanten, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1901329