36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Horren kontrako alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Zarrakaztelun, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1901437