36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean; preziook 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean, eta aldaketa horien zenbatekoari dagokio.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2019ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1901462