36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Jarduera Ekonomikoen Eremuari buruzko xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2019ko urtarrilaren 31ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, aldaketa egiteko Jarduera Ekonomikoen Eremuko POL-1 lurzatian, Cadreitako Udal Planeko jarduera ekonomikoen poligonoko plan partzialean garaturiko hiri-lurzoru finkantuaren barruan. Sustatzailea NASUVINSA da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1901450