36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Erabakia baliogabetzea

Honen bitartez, aditzera ematen da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zela 2018ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Horren bidez, behin betiko onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia, Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 50ean arkitektura oztopoak kentzeko. bada, 2019ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zen:

–2018ko irailaren 26ko osoko bilkuran harturiko erabakia eta ondotik emandako egintzak baliogabetzea.

–Espedientea atzera eramatea, Gipuzkoako etorbideko 50eko hiri-jarduketarako plan berezia onetsi ondoko uneraino, eta errekurtsogileari hilabeteko epea ematea alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Berriozarren, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1902220