36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal Plan Orokorraren Eraikuntzako Ordenantzaren aldaketa (27. art.). Hasierako onespena

Berako Udalak, 2019ko urtarrilaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako Udal Planaren Eraikuntzako Ordenantzako 27. artikuluaren aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1902101