36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Mailegua amortizatzeko 2018ko aurrekontuan kredituaren transferentzia espedientea (2018/8). Behin betiko onespena

2018ko abenduaren 28an Udalak egindako osoko bilkuran, mailegua amortizatzeko 2018ko aurrekontuan kredituaren transferentzia espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen.

Horren iragarkia 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko urtarrilaren 16an. Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon da, baina ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Beraz, kredituaren transferentzia espediente hori behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1 01110 91307-Mailegua amortizatzea 2012 (kopurua: 24.287,34 euro) aurrekontu-aplikazioaren gastua 1 15100 64000-Ibardingo udal plana berritzea (kopurua: 24.287,34 euro) aplikazioaren kreditu transferentziaren bitartez finantzatuko da.

Beran, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1902023