36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lan egutegia 2019rako

Basaburuko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2019an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Tokiko besta

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udala jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, 7:30etatik 16:00etara.

A) Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 13:30era izango da.

B) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izango dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

C) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2019rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1901655