36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 6. aldaketa 2018ko aurrekontuan.

Iragarkia 2018ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da 2018ko aurrekontuko 6. aldaketa.

GASTUAK:

1650.62900.–Argiteria publikoa eraberritzea: 40.893,97 euro.

DIRU-SARRERAK:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 40.893,97 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Azagrako Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1901308