36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal-mugarte honetako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, bake epailearen kargua edo bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko interesdun orok eskabidea aurkez dezan erregistro orokorrean, Herriko Etxean baitago.

Eritze Atetzen, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1901428