36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena.

2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena.

2018ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 11an, aurrekontu-aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Herriko inbentarioa egiteko lanak: 3.375,90 euro.

–Eskolako obrak: 13.448,58 euro.

–Kaleak moldatzeko proiektuak: 2.023,68 euro.

–Emakumeen oroimen baratzea: 7.976,51 euro.

–Burdingurutzeko bidea moldatzeko lanak: 12.987,55 euro.

Gastuaren finantzabidea:

–Nafarroako Gobernuko dirulaguntza inbentarioa egiteko: 1.687,95 euro.

–Nafarroako Gobernuko dirulaguntza eskolako obrentzat: 8.334,56 euro.

–Ehiztarien aportazioa Burdingurutzeko bidea moldatzeko: 5.590,62 euro.

–Gainerako kopurua, soberakinetik.

Arantzan, 2019ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1901834