36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatua betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da udal honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izan nahi dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten udal honetan.

Ablitasen, 2019ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1901474