36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Zuzenketa 2018ko lan publikoaren eskaintzan

Tuterako Udaleko alkateak, 2019ko urtarrilaren 25ean, 188/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“1851/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen Tuterako Udaleko 2018rako lan publikoaren eskaintza. Udalaren kontu-hartzaile lanpostua (0503A04901 zenbakiduna) jasotzen du eskaintzak urte horretan betetzeko diren lanpostuen artean. Ebazpen hori 2019ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Lan publikoaren eskaintzaren bidez, Administrazioek aditzera ematen ohi dute aurrekontuko ekitaldian zehar eta langileak hautatzeko prozeduren bitartez (1985ko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua) bete nahi dituzten lanpostu hutsen zerrenda.

Kontuan harturik udal honi ez dagokiola kontu-hartzaile lanpostua betetzeko ardura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari egotzitako ahalmena baita (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 247. artikulua), ez da bidezko aipatu lanpostua betetzeko asmoa jasotzea Tuterako Udaleko lan publikoaren eskaintzan.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Tuterako Udaleko eta horren mendeko entitateetako 2018ko lan publikoaren eskaintza onesten duen abenduaren 20ko 1851/2018 Ebazpena, xedapen zatiaren 1.1 puntua (Udalaren kortu-hartzaileari dagokiona) bertatik kenduz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea”.

Tuteran, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1901331