36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Epatzea gora jotzeko errekurtsoan, Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren 2018ko azaroaren 13ko erabakiaren aurkakoan (erabaki horren bidez ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, Tafallako udaltzain-agente hiru lanpostu betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak 2018ko abuztuaren 7an emandako erabakiaren kontrakoa, bigarren probako behin betiko
emaitzei buruzkoa zena)

Gora jotzeko 18-02705 errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztua, Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren 2018ko azaroaren 13ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bitartez ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, Tafallako udaltzain-agente hiru lanpostu betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak 2018ko abuztuaren 7an emandako erabakiaren kontrakoa, bigarren probako behin betiko emaitzei buruzkoa zena).

2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko urriaren 24an hartu erabakiaren bidez onetsitako deialdia. Ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 12an hartu erabakiaren bitartez ebatzi zen oinarrietan atzemandako akatsak zuzentzea, horiek aldatzea eta eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzea. Epe hori 30 egun naturalekoa zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita (2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 22an). Gauzak horrela, Alvaro Blasco Pascualek gora jotzeko 18-02705 errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Hortaz, espedientean interesdun gisa azaltzen diren guztiak epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren berridazketa den maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2 artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluak.

Tafallan, 2019ko urtarrilaren 25an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1901293