36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

998E/2018 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiarena, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketaren gaineko ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena, eremu osagarriei dagokiena. Sustatzailea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia da.

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da. Aipatu arauak 7.1 artikuluan ezartzen du I. eranskinean sartutako proiektuei ingurumenaren eraginaren ebaluazio arrunta eginen zaiela.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen honen goiburuan aipatutako espedientea aurkeztu zuen ingurumen organoan 2017ko abuztuaren 31n.

Aurrekari moduan, aipatu behar da Nafarroako Gobernuak 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zela, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustatuta (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa).

Orain planteatzen den udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketaren arrazoiak hauek dira: proiektuen gauzapenak ematen duen definizioaren xehetasuna; ukitutako ureztatzaileen elkarteetako batzuek hartu dituzten jarrerak; eta Itoizko urtegiaren kontzesio-ezaugarriak aldatzeko ebazpena, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrari emandakoa.

Aldaketa honen xedea da 2.144 hektarea ureztalur kentzea 2013ko proiektuan aurreikusitako hektareetatik, eta 3.008 hektarea gehitzea (“eremu osagarriak”) eremu ureztagarriari, proiektuan eremu berriak sartzeko eskaerei erantzuteko, zenbait arrazoirengatik bazter utzi ez diren eremuak hain zuzen: nekazaritzari lotutako arrazoiak (hau da, erabilera, ureztaketa sistema, eta abar), geologikoak, edafologikoak, ingurumen edo lurralde arlokoak...).

Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien jarduketa-esparrua, iparraldetik hegoaldera, Arga eta Ega ibaien ibarretan eta ibaiartean zehar hedatzen da Ebro ibaiaren ezkerraldera arte. Jarduketa horien barruan Allo, Andosilla, Cárcar, Faltzes, Funes, Lerin, Lodosa, Mendabia, Azkoien eta Sesma udalerrietako lurrak daude.

2016ko azaroan, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak hasierako proiektuaren Laburpen Memoria izeneko hasierako dokumentua bidali zion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura hasteko. Laburpen memoria hori 53 erakunderi bidali zitzaien: Estatuko Administraziokoak eta Foru Administraziokoak, proiektuak eragindako eragileak eta udalak. Kontsulta horien ondorioz, 13 erantzun jaso ziren. Batzuek informazio interesgarria eman dute ingurumen eraginaren azterlana idazteko. Ebazpen honen I. eranskinean zehaztuta daude kontsultatutako erakundeen zerrenda eta jasotako kontsulten laburpena.

Aurretiazko kontsulten tramitea egin ondoren, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, 2017ko martxoaren 9an, irismeneko txostena zabaldu zuen, non ingurumen eraginaren azterlana hedadura eta xehetasun maila zehazten baitziren, jasotako ekarpenekin batera (geroago jasotako ekarpen batzuk ere bidali ziren). Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, gainera, Habitaten Atalaren txosten bat bidali zuen, 2015eko urriaren 21ekoa, orain tramitazioan dauden osagarrizko eremu ureztagarriei buruzkoa.

Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, tramitatzen hasi zen Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedientea, eremu osagarriei dagokiena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatuta, eta jarraipena eman zitzaion ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedurari. Erabaki hori 2017ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29koan. Erabakiaren arabera, udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedienteari dagokionez, bai eta ingurumen eraginaren azterlanari dagokionez ere, aldi berean egin behar dira, hogeita hamar eguneko epean, ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozeduraren eta udalez gaindiko proiektu sektorialaren jendaurrean jartzeko tramitea eta ukitutako udalei entzunaldia emateko tramitea.

Udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketaren oinarrizko dokumentazioarekin batera doan ingurumen eraginaren azterlanak eremu ureztagarriak aztertzen ditu ingurumenaren ikuspuntutik. Hautatzeko irizpide moduan, kontuan hartu da proposatutako eremu ureztagarriek talka ez egitea Nafarroako Naturguneen Sarearen eta Natura 2000 Sarearen babes helburuekin, ez eta Nafarroako Estepako Hegazti-fauna Zaintzeko Interesguneekin ere, eta gaur egun ingurumen baimena duten mahastiak dituzten lursailen eta egun ureztatzen diren lursailen intrusioak salbuesten dira.

Azterketa horren ondorioz, Ingurumen Inpaktuaren Azterketak berak jarduketatik kanpo uzten ditu Miranda Argako Monte Altoko eta Monte Bajoko inguruak (173 ha), “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) ukitzeagatik (eragilea litzateke eremuko eta banaketako hodien sarearen trazaketa, erliebe malkartsuko toki batean; gainera, Monte Altoko lursailetako eremu ureztatua KBEren barruan kokatuko litzateke), bai eta Lomborno (Andosilla), San Gil (Berbintzana), La Castellana (Funes), Caluengo (Azkoien) eta Oteitzako lehorreko lurrak, bateraezinak izateagatik Nafarroako Estepako Hegazti-fauna Zaintzeko Interesguneen helburuekin (1.220 ha); eta, azkenik, Azkoiengo 10. poligonoko 713 eta 714 lursailak, zeinak EN-30 Sotos Gil eta Ramal Hondo natura erreserbaren barruan (6 ha) baitaude. Irizpide horiek aplikatzearen ondorio da hasierako 4.520 hektareetatik 1.399 hektarea baztertzea. Eremu hori, azkenean, beste 113 ha gehiago murriztuko da, ingurumen eraginaren azterketako 11.1.6 “Fauna babesteko prebentzio neurri espezifikoak” atala aplikatu ondoren, Alloko La Majadilla eta Andosillako Las Suertes alderdiei dagokienez, estepako hegazti-faunako ale interesgarriak zentsatu eta gero; ondorioz, hautatutako eremu osagarrien azalera 3.008 ha-koa da.

Proiektuaren laburpena eta ingurumen eraginaren azterketarena ebazpen honen II. eta III. eranskinetan jaso dira.

Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, eremu osagarriei dagokien udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketa espedientearen jendaurreko informaziorako beste aldi bat irekitzen da, 15 egunekoa. Horretarako arrazoia da Espainiako Ornitologia Elkarteak (SEO/BirdLife) jendaurreko erakusketa aldia luzatzeko aurkeztutako eskaera, bai eta parte hartzeko eta informatzeko aukerak hobeki bermatzea ere.

Jendaurreko informazio aldia hasi zenetik, espedientea interesdunen eskura egon da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan, bai eta webgune honetan ere: http://www.ExposicionpublicaOT.navarra.es

Jendaurreko informazioaren ondorioz, 80 alegazio jaso dira, eta gehienek (75) eremu ureztagarria handitzeko eskatzen dute. Batzuetan, ureztalurren eremua handitzeko eskabideak ez dira onartu, ezin batera daitezkeelako kontserbazio helburuekin, Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko intereseko eremuetan edo Natura 2000 Sareko kontserbazio bereziko eremuetan baitaude. Ingurumen edukia duten alegazioak eta eman zaizkien erantzunak ebazpen honen IV. eranskinean daude laburtuta.

Gainera, jendaurreko informazioaren aurretik, 2016ko abendua eta 2017ko apirila artean, aurreikusitako jarduketen inguruan herritarrek parte-hartze publikoa izateko prozesu bat egin zen (ingurumen eraginaren azterketaren 6. eranskinean dago zehaztuta). Parte-hartzaileek, oro har, egokitzat jo zuten proiektua; are gehiago, batzuek, proiektuaren esparrutik hegoaldera kokatutako herrietan bereziki, adierazi zuten ez zela nahikoa, eta ureztatu beharreko eremu handiago bat planteatu beharko lukeela.

Espedientean, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak 2018ko martxoaren 19ko datarekin abelbideez egindako txostena sartuta dago. Besteak beste, zehazten du mugatu behar direla Pasada P-13 (Allo), Pasada del Pecho de Cabezuelo (Sesma), Ramal Cañada de Las Luchas (Azkoien-Funes) eta Ramal 3 edo Hiniestar (Funes) mendiarteetako tarteak, eremu ureztagarria egokituta, eta abelbide horiekin teilakatzen diren eremuak baztertuta.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuak (Erdialdeko eta Erriberako Atala) txostena egin zuen 2018ko apirilaren 13an. Txosten horretan adierazten da Nafarroako estepako hegaztien artean, bereziki basoilo txikiari dagokionez, populazio gainbehera gertatzen ari dela, bai populazioaren tamainan, bai banaketa eremuan. Ureztaketa ezartzeko proiektuaren esparruaren barruan, Nafarroan mehatxatuta dauden estepako hegazti nagusiak dituzten eremu batzuk daude; besteak beste: “Ocarineko lehorreko lurrak (Allo)”, “Lagazako lehorreko lurrak (Lerin)”, “Sesmako Pidepar Ureztatzaile Elkartea”, “Lodosako lehorreko lurrak”, eta “Andosillako lehorreko lurrak Ega 6ren ondoan”. Bestalde, txostenak dio gaur egun lehorreko lurretako zerealek betetzen dituzten eta “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” KBE ES2200031n (hauetako eremu osagarrietan: “Andosillako lehorreko lurrak Ega 6ren ondoan”, “Faltzesko El Vedadillo” eta “El Raso Azkoiengoa eta Sotos Azkoiengo eta Funeskoak”) sartuta dauden lursailak ureztatzea ezin batera daitekeela abuztuaren 30eko 76/2017 Foru Dekretuak (184 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 2017ko irailaren 22an) onestutako KBE horren Kudeaketa Planean ezarritako kontserbazio helburuekin. Azkenik, konpentsazio neurriak proposatzen ditu estepako hegazti-faunarendako inguruneko lehorreko lurretan, eta Mendabia-Beratzan, berriz, El Juncal/Valoria sakana lehengoratzea proposatzen du. Horren guztiaren ondorioz, ingurumen baldintzatzaileak jasotzen dira ebazpen honetan, Natura Sarea eta estepako hegaztiak gutxiago ukitzeko (ureztalurrak baztertzea eta/edo konpentsazio edo zuzenketa neurriak).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko irizpena eman zuen 2018ko azaroaren 19an, eta, eremu osagarri bakoitzari dagokionez, zuzenketa eta konpentsazio neurri orokor eta espezifiko gehiago jaso zituen, kontuan hartuta izapidetzean jasotako txostenak eta jendaurreko informazio izapidearen emaitza. Era berean, adierazten du udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketak Arga ibaiaren lau gurutzatze jasotzen dituela “Aragoi eta Arga ibaien beheko zatiak” kontserbazio bereziko eremuan, Azkoienen eta Faltzesen; gurutzatze horietako bik, gainera, “Sotos de Gil eta Ramal Hondo” natura erreserba (EN-30) ukitzen dute, eta, horregatik, zuzenketa neurriak proposatzen dira. Azkenik, babestutako espezieei eta naturguneei dagozkien ingurumen baldintzatzaileak zehazten dira, bai eta gaur egun hutsalduta dauden lurraldeetan biodibertsitatea hobetzekoak ere.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osorik bete dela kontuan izanik, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen eraginaren adierazpena egiten da aldaketa honen alde: Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketa, eremu osagarriei dagokiena. Sustatzailea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia da.

2. Proiektua espedientean sartutako dokumentazio teknikoan kontuan hartutako baldintzen arabera gauzatuko da, eta ondoren aipatzen diren zehaztapenak betez:

Ingurumen ukipenen azterlanak:

–Ingurumen ukipenen azterlan egokiak idatziko dira osagarrizko eremu ureztagarri bakoitzerako. Haien edukiak bat eginen du Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 39. artikuluan bildutakoarekin.

Nahikotzat jotzen da landaredi naturalaz 1:5.000 eskalan egindako kartografia –Lerin/Lagaza salbuetsita–, bai eta eraginaren azterketan faunari buruz bildutako azterketak ere. Ukipenen azterlanek hoditerien, bide sareen eta drainatze egokitzapenen ukipenak zehaztu beharko dituzte 1:5.000 eskalan –eraginaren azterketan 1:20.000 edo 1:25.000 izan baita laneko eskala–, eta ebazpen honetako ingurumen baldintzatzaileak jaso behar dituzte.

Naturgune Babestuen Sarea eta Natura 2000 Sarea:

–Ahalegina eginen da beste hoditeria trazaketa bat izateko, “Sotos de Gil eta Ramal Hondo” natura erreserban (EN-30) bildutako ibilgu zaharretan bi gurutzaguneak ez egiteko. Beste aukera bada natura erreserbaren iparraldeko ertzetik joatea, Nafarroako Hiri-erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailearekin koordinatuko da (Arga ibaiarekiko paraleloa izanen den hornidura hoditeria bat dago aurreikusita).

–Aurreikusitako hoditeria sarearen trazaketak ez ditu ukitu behar “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” KBEko intereseko habitatak. Alde horretatik, “Andosilla, Ega 6ren ondoan” guneko mahastiak hornitzen dituen egungo hoditeria mantentzea aztertuko da, eta beste trazaketa bat ez egitea.

–Lehorreko lur moduan mantendu beharko dira egun laborez beteta dauden eta “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” KBE (ES2200031) eremuan dauden lursailak; horrek honako eremu osagarri hauek ukituko ditu: “Andosillako lehorreko lurrak Ega 6ren ondoan”, “Faltzesko El Vedadillo” eta “El Raso Azkoiengoa eta Sotos Azkoiengo eta Funeskoak”.

Estepako hegaztiak eta ureztaketatik kanpo uzteko eremuak.

–Ureztaketatik kanpo utziko dira ondoko planoan adierazitako eremuak, Nafarroan mehatxatuta dauden estepako hegaztiak ukitzeagatik (kalkulua gutxi gorabeherakoa da):

EREMU OSAGARRIAK

AZALERA (ha)

KANPO UTZITAKO EREMUA, GUTXI GORABEHERA (ha)

Vedadillo Faltzeskoa

163

3

El Raso Azkoiengoa eta Sotos Azkoiengo eta Funeskoak

418

9

Ocarineko lehorreko lurrak (Allo)

190

190

Sesmako Pidepar Ureztatzaile Elkartea

250

25

Lodosako lehorreko lurrak

96

14

Andosillako lehorreko lurrak Ega 6ren ondoan

106

58

Eremu horien kokapena Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2018ko azaroaren 19ko txosteneko mapan agertzen da.

–Nekazaritzako ingurumen arloko neurriz osatutako plan bat aurkeztuko da ingurune hauetako lehorreko lurretako estepako hegazti-fauna sustatzeko: “Lagazako lehorreko lurrak (Lerin)”, “Sesmako Pidepar Ureztatzaile Elkartea”, “Lodosako lehorreko lurrak”, eta “Andosillako lehorreko lurrak Ega 6ren ondoan”. Laguntzak ezarri eta lehenetsiko dira Landa Garapeneko Programaren barruan.

Landaredi naturala eta nahitaez kontserbatu beharreko balioak

–Nahitaez kontserbatu beharreko balio naturalak, ingurumen eraginaren azterketako kartografian identifikatuta, oso-osorik errespetatuko dira, eta lursailean ureztatze ekipamendua egiteko faseak bateragarria izan beharko du balio horiekin.

–Nahitaez kontserbatu beharreko baliotzat hartzen ez diren landaredi naturaleko esparru kartografiatuek lehorreko lur moduan geratu beharko dute. Ukitu behar badira nekazaritza lanak funtsean hobetzeko, antzeko azalerako konpentsazio bat eginen da ahal izanez gero. Erabilera aldaketa horiek (lantzeko lurra, basoko lurra) lursailak diseinatzeko fasean eginen dira lehentasunez (biltzeko erabakia baino lehen).

Biodibertsitatea lehengoratzea egun sinplifikatuta dauden paisaietan.

Osagarrizko eremu ureztagarri batzuek, egun, oso nekazaritza paisaia sinplifikatua dute, eta ez dute landaredi naturaleko eremu aipagarririk, ez eta korridore ekologikorik ere: zehazki: Lerin-Lagaza, Mendabia-Beratza, Sesma-Pidepar erabiltzaile elkartea, Azkoien-El Raso, eta Faltzes-El Vedadillo (erdialdea).

Eremu osagarri horiei dagokienez, kontuan hartuta IEAko paisaia azterketa, paisaia proiektu bat sartu beharko da ukipenen azterlan egokian, irizpide eta neurri zuzentzaileak ezar ditzan paisaia dibertsitatea handitzeko, guneen arteko lotura ekologikoa berreskuratzeko, eta lurraldean beste erabilera batzuk ahalbidetzeko (biodibertsitatea, ehiza, aisialdia, oinezko eta ziklistendako ibilbideak, egoteko eremuak...).

Proiektuan lurrak gordeko dira, egungo sakanak lehengoratzeko erabil litezkeenak, balio naturaleko eremuak handitzeko egungo otalurrak edo ezpondak oinarri hartuta, banda belarkarak edo ertzak erreserbatzeko, zuhaiztiak landatzeko, arboladi lineal eta bakartuak jartzeko, bai eta hesiak ere bide zati batzuetan, eta abar. Era berean, abelbideak eta aztarnategi arkeologikoak ere kontuan hartuko dira, kontserbatu eta lehengoratzeko. Beste kasu batzuetan, lehorreko lur moduan mantenduko diren eta paisaia mosaikoa osatzen lagunduko duten landaketak izan daitezke (lehorreko belarkarak/zurkarak, ureztalurrak eta baso eremu zuhaiztunak zein zuhaitzik gabeak).

Lur erreserba horrek lehorreko lur moduan geratu beharko du, eta proportzionalki banatuta lurralde osoan.

Abelbideak

Abelbideei dagokienez, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalaren 2018ko martxoaren 19ko txostena kontuan hartuko da.

Nitratoek eta fitosanitarioek eragindako kutsadura.

Nitratoen eta fitosanitarioen karga gutxitzeko, eta biodibertsitatea handitzeko, urmaeleratze sistemak diseinatuko dira honako hauetan: a) Sesma-Pidepar Ureztatzaile Elkartea (urmaela Sesmako gatz eremuarekin elkartzean), eta b) Azkoien-El Raso (urmaela ibilgu nagusian, eremu osagarriaren amaieran).

Bestalde, azpimarratzen da datuak hartu behar direla ureztaketa ezarri aurretik jartzeko asmoa dagoen arroetan, ureztaketa ezarri ondoren benetako eboluzioa ebaluatu ahal izateko.

Baldintzak eremu zehatzetan

Mendabia-Beratza:

Castora sakaneko landaredi natural osoa nahitaez kontserbatu beharreko balio naturaltzat hartuko da; alde horretatik, 6-65 eta 6-66 esparruak gehitu behar dira. Zati horretan, gainera, nahitaez kontserbatu beharreko balio naturaleko 6-63 esparrura arte luzatuta, lehengoratu eta 30 m inguruko zabalera batekin diseinatuko da, eta ibilguaren ondoan dauden bideak kendu edo atzera eramanen dira.

Lerin-Lagaza:

Eremu osagarri honek inbentariatu gabeko larre eta sastraka esparru anitz ditu, eta, horregatik, landaredi naturalaren kartografian jaso beharko dira.

Lehorreko lur guztietan, aztergai den eremuko estepako hegazti espezie garrantzitsuenetako batzuk baitauzka, nekazaritzako ingurumen arloko neurriz osatutako plan bat aurkeztuko da lehen esan bezala. Jarduketa esparrua ureztatze mugaren eta Nafarroako estepako hegazti-fauna zaintzeko “Riomayor ingurunea” interesgunearen mugaren arteko lehorreko lur eremu osoa izanen da (azken horren mugak bat egiten du lur biltzearen eta Leringo udal-mugartearen mugekin). Hartara, 500 metroko zabalerako moteltze eremu bat sortzen da Nafarroako Estepako Hegazti-fauna Zaintzeko Interesgunearen inguruan.

Gainera, paisaia lehengoratzeko ahalegina egin behar den eremu nagusietako bat da.

Lodosa-Komunala:

Eremu honetan, proiektua gauzatu ondoren, mosaiko orekatua izanen da ureztalurren, lehorreko lurren eta basoko lurren artean. Horregatik, La Tejeria sakanaren burualdeko tartean (El Oliado parajea) soilik sartuko dira lehengoratze neurriak, gaur egun ingurumen balio txikiagoa baitu.

Sesma-”Pidepar erabiltzaile elkartea”:

Ureztaketatik kanpo utziko dira estepako hegazti-fauna kontserbatzeko “Zabaleta-La Mesa” interesgunean sartuta dauden bost lursail bakartuak.

Faltzes-El Vedadillo:

Eraginaren azterketak, hemen, barruan hartzen ditu Arga ibaiaren eskuinaldeko ertzeko ibai habitatak handitzeko lehentasunezko eremuak (ikus 11 zenbakiko planoa). Horiei Faltzesko 7. poligonoko 142. lursail osoa gehituko zaie, zeina urez bete daitekeen 2,33 urteko errepikatze denborako eremu batean baitago (udalez gaindiko proiektu sektorialak 2.025 m² inguru ureztalur biltzen ditu, eta horiek ibai basoa lehengoratzera aldatu beharko dute).

Aztertuko da ea posible den Arga ibaiaren ibilguarekiko paraleloan 450 metroko tarte batean (Faltzesko 1. poligonoko 401. eta 402. lursailen ondoan) doan pistaren ibilgailu-alternatiba bat diseinatzea.

Azkoien-El Raso:

Paisaia lehengoratzeko neurri moduan –ingurumen eraginaren azterketan Raso Jaurrieta drainatzen duen sakanaren balioa gehitzeko aurreikusitako zabaleraz gain–, landaredi naturaleko lotuneak diseinatuko dira ibilgutik mazeletara arte, bereziki kontserbazio bereziko eremuei (KBE) dagokienez. Bestalde, ibilgu horretatik 10 m baino gutxiagora paraleloan doazen bide zatiak edo hoditeriak saihestuko dira.

Ureztaketatik kanpo utziko da Azkoiengo 8. poligonoko 45. lursaila, zeina “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” KBEan baitago, bai eta, KBEa ukitzen duen eremu osagarriko iparraldeko ertzean, gutxienez 50 metroko zabalera duen zerrenda edo ekotono bat ere.

Aipatu den bezala (ikus nitratoen eragindako kutsaduraren atala) urmael bat diseinatuko da sakanaren azken tartean.

Andosilla-Ega 6ren ondoan:

Ureztapena finkatzen da, tantaka baino ez (ez aspertsio bidez) Andosillako 11. poligonoko 700., 703., 704., 706., 707., 708., 709., 710., 715., 718., 720., 722., 723., 724., 725., 728., 729., 730., 731., 735., 736., 737., 738., 739., 740. eta 753. lursailetan, ingurumen ukipenetarako baimena baitute, honako hauei esker: 240E/2014 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena; edo, bestela, 367/2017 Epaia, 2017ko irailaren 13koa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoarena. (ikus 3., 6. eta 8. alegazioei emandako erantzuna)

Eremu osagarri horietan proposatutako azalera aldatu behar da, 720., 730., 731., 740., 736. eta 737. lursailetako barruti osora handituta, eta ureztapenetik kanpo utzita Lerin eta Faltzes arteko NA-6210 errepidearen hegoaldeko gainerako lursailak, 753.a izan ezik.

Kontuan hartu behar da mahasti horiek, egun, kontserbazio bereziko (ES2200031) “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” eremuan daudela, eta eremu horrek kudeaketa plan bat duela, abuztuaren 30eko 76/2017 Foru Dekretuak onetsita. Ureztapen baimena duten aipatu lursailei dagokienez, indarrean jarraitzen dute baldintza hauek:

–Aipatu finketako ureztapena negu-udaberrietako ureztapen lagungarria egiteko baino ez da baimentzen.

–Etorkizunean ureztatu behar diren mahastiak kendu eta nekazaritza erabilera aldatu nahi bazaie, Andosillan KBEaren barruan eta Nafarroako estepako hegaztiak kontserbatzeko “Baigorrana-Usón” interesgunearen barruan baitaude, ureztapen lagungarria ezinen da mantendu eta berritu, berariazko ingurumen baimena izan ezean.

Funes-La Plana:

Funesko eremu hori ureztatzen da gaur egun, eta, horregatik, jarduketa proposamena uraren jatorria aldatzea baino ez litzateke izanen. Nolanahi ere, landaredi naturaleko barruti urriak errespetatu beharko dira (“larre iraunkor” eta “zuhaixka larre” moduan inbentariatuta Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoan), bai eta Funesko 9. poligonoko 148. eta 154. lursailak ere, horiek ere landaredi naturala baitute.

Eremuak “Ramal 3” edo “Hiniestarko mendiartea” abelbidea dauka barruan (ikus neurri espezifikoak Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala txostenan).

Azkenik, egungo urmaeleko faunaren gaineko eragina (itotzea) ebaluatuko da, eta neurri zuzentzaileak erabiliko dira, behar izanez gero; eremu osagarri honetara iristen den hoditeriaren trazaketa berriaren eragina ere ebaluatuko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Allo, Andosilla, Cárcar, Faltzes, Funes, Lerin, Lodosa, Mendabia, Azkoien eta Sesmako udalei eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 19an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

Aurretiazko kontsulten tramitearen emaitza

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedurako aurretiko kontsulten izapidean, kontsulta egin zitzaien 53 erakunderi (kontsulta fase horretan erantzun zutenak aipatzen dira):

KONTSULTATUAK

ERANTZUNAK

Alloko Udala

Andosillako Udala

Carcarko Udala

Faltzesko Udala

X

Funesko Udala

X

Leringo Udala

X

Lodosako Udala

Mendabiako Udala

Oteitzako Udala

Azkoiengo Udala

X

San Adriángo Udala

Sesmako Udala

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala

X

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala

Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atala

Abeltzaintza Zerbitzua

Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

X

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

X

Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa

Zientzien Fakultatea (Nafarroako Unibertsitatea)

Landa Ingeniaritzaren eta Proiektuen Departamentua (NUP)

LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak)

UGT (Unión General de Trabajadores)

ELA (Eusko Langileen Alkartasuna)

CCOO (Comisiones Obreras)

Ekologistak Martxan

Gurelur

Landazuria

Nafarroako Ehiza Federazioa

“ADECANA” Nafarroako Ehiztarien Elkartea

SEO (Espainiako Ornitologia Elkartea)

Uraren Kultura Berria Fundazioa

X

Faltzesko ureztaketa tradizionala

Azkoiengo Argako eta Aragoiko ureztatzaileen elkartea

Funesko ureztatzaileen elkartea

Funesko “El Raso eta Las Suertes” ureztatzaileen elkartea

Carcarko ureztatzaileen elkartea

Leringo ureztatzaileen elkartea

X

Leringo “Campo Estella” ureztalurra

Andosilla I ureztatzaileen elkartea (“Roturas e Ilagar”)

Andosilla II ureztatzaileen elkartea (“San Sebastián”)

San Adriango “El Monte eta La Planilla” ureztatzaileen elkartea

Nafarroako Ubideko Ureztatzaileen Elkartea

Unión del Pueblo Navarro

PSN-PSOE

Nafarroa Bai (NABAI)

Ahal dugu

Nafarroako Ezker Batua

PP Nafarroa

BILDU Nafarroa

Kontsulta horien ondorioz hamahiru erantzun jaso ziren: kontsultatutako erakundeen zerrendan aipatutako bederatziak eta Miranda Argako Udalak, Berbintzanako Udalak eta Azagrako El Monteko ureztatzaileen elkarteak, kontsultarik egin ez bazitzaien ere, egindako ekarpenak. Gainera, Habitaten Atalak (Biodibertsitatearen Kontserbazio Zerbitzua) orain tramitazioan dauden osagarrizko eremu ureztagarrien antzekoa (eta ez berdin-berdina) zen eremu batez 2015eko urriaren 21ean emandako erantzuna zegoen.

Hona hemen aldez aurreko kontsulten aldian jasotako erantzunen eduki laburtua, bai eta egun horretatik aurrera jaso direnena ere:

–Biodibertsitatearen Kontserbazio Zerbitzua, Habitaten Atala: txostenak erkatu egiten ditu proposatutako eremu ureztagarriak, Nafarroako Estepako Hegazti-fauna Kontserbatzeko Interesguneak eta Natura 2000 Sarea (“Estellerriko Erriberako Igeltsuak” KBEaren mugaketarekin bat, zeina 2015ean doitu baitzen). Txostenean, ureztalurrera aldatzeak ukituko lituzkeen osagarrizko eremu ureztagarrietako bakoitzeko balio natural garrantzitsuak zehazten dira, eta, zehazki, arazotsuentzat honako hauek jotzen dira: Andosilla-Ega 6ren ondoan, Andosilla (La Pedrera eta Lomborno), Lerin-La Gaza, Lodosa-Komunala, Oteitza, eta Azkoien-El Raso.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Ingurumenaren Kudeaketa Arloa: ingurumen eraginaren azterketak zer alderdiri heldu behar dien zehazten du, arroko erakunde horren eskumenei dagokienez. Besteak beste, lur azaleko eta lurpeko ur masen, hezeguneen eta abarren inbentarioa, eta haien gaineko ukipen nagusien garapena, batez ere eremuko ibilguei dagokienez; alternatiben azterketa eta ingurune hidrikoaren gaineko inpaktuen identifikazioa; inpaktuak obren fasean Ebro, Arga eta Ega ibaiei dagokienez; prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak proposatzea; eta ingurumena zaintzeko plan bat ezartzea. Gogorarazten du arroko organoaren baimena behar dela jabari publiko hidraulikoan eta zortasun eta polizia eremuetan egin litezkeen aldaketa eta obretarako. Adierazten du proiektuak bateragarria izan behar duela uraren kudeaketa publikoarekin, eta erakunde horren baimena izan behar dela, egin behar diren emakidetarako nahiz isurketetarako.

–Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak esaten du kontuan hartuko dela 2010-2018ko Nafarroako Errepideen III. Plana (58. jarduketa; NA-624 errepidea; Azkoien-Azkoiengo Gaina; 5/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako errepideei buruzkoa), eta txostena eskatu behar zaiola zuzendari nagusi honi, Nafarroako errepideren bati eragiten dioten jarduketa berezietako bakoitzari buruz.

–Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak (Ingurune Naturalaren Zerbitzua) txostena eman du abelbideak babesteari buruz. Besteak beste, haien lege egoera eta aurreikus daitezkeen ukipenak erlazionatzen ditu, eta baldintzatzaileak ezartzen ditu proiekturako, kontuan hartuta abelbideak mugarriztatu diren eta egungo katastroak behar bezala jasotzen dituen ala ez. Ingurunean dauden edo mendiarte horiekin bat egiten duten lursail batzuk baztertzea proposatzen du, eta zehaztapenak ezartzen ditu abelbide horietan eragina izan dezaketen proiektuko ekintzei dagokienez, bideak konpondu edo diseinatzekoak izan, zein hodietarakoak izan.

–Leringo Ureztatzaileen Elkarteak dio Ruedalasancha, Picado eta Molino barrutietako ureztatze tradizionalaren ibilgu nagusiak Alto del Picadoko mazelaren eremuko behealdeko lurrak zeharkatzen dituela, ureztalur berri horietan sartu nahi den La Gaza inguruko terrazaren azpian. Ibilgu horretan lurrak erortzen baitira gainean dituen lurretatik, ureztaketa ezarri ondoren baliteke ukipen horiek areagotzea, eta, horregatik, behar diren neurriak hartzea iradokitzen da, luizirik ez gertatzeko; besteak beste, hodiak jartzea ibilgu orokorraren tarte horren zati batean, lurrari atxikitzea, eta behar diren drainatzeak egitea. Era berean, Nafarroako Ubideko ureztatze berriak Leringo ureztatze tradizionalean daukan eraginari buruzko azterketa hidrogeologiko bat egiteko eskatzen dute.

–Leringo Udalak Leringo Ureztatzaileen Elkartearen iradokizunak ontzat hartu eta babesten ditu.

–Miranda Argako Udala: eskatzen du Monte Bajoko finkako 90 ha eremu ureztagarri moduan sartzea (Miranda Argako katastroko 4. poligonoko 353. eta 354. lursailak), eta, ureztatze berri horri dagokionez, aztertzeko ekonomikoki bideragarria den ura ponpaketa bidez igotzea Miranda Argako 3. poligonoko 1.213 lursailera arte.

–Azkoiengo Udalak “Estepako Hegaztien eguneratzea Azkoienen (Nafarroa), 2016” izeneko txostena aurkeztu du, hegazti-faunaren arloko aditu batek sinatuta, hegazti horiek Azkoiengo lehorreko lur eremuetan duten presentziari buruzkoa, eta adierazten du komunala dela Caluengo ingurua, eta erantzun behar zaiola aspertsiozko ureztalur moduan ekipatutako komunalen eskariari, gertatzen ari baita inguruko nekazariek eskatuta egiten diren banaketetan. Azkenik, eremu horien aldameneko 6. poligonoko 11 lursail edo azpilursail eta 8. poligonoko 6 laburpen-memorian bildutako eremuetan sartzeko eskatzen du.

–Berbintzanako Udalak San Gil sakanaren inguruko eremua ureztalurretan sartzeko eskatzen du, NA-6120 errepidetik eta Miranda Argarekiko mugatik, bai eta inguruko sakanetan garbiketak egiteko ere.

–Funesko Udalak eskatzen du handitze honetan sartzeko La Plana (La Planaren aldameneko Mañeroko alderdiko 26,5 hektarearekin eta El Moral parajeko 14 bat hektarearekin batera) eta La Castellanako eremuak.

–Faltzesko Udalak eskatzen du Vedadillo ingurua ez ezik, zeina proiektuan aztertzen baita, Cortes, Soto La Tejera eta Soto Coballeta inguruak ere barruan sartzeko.

–Azagrako udalerriko Azagrako El Monteko urteztatzaileen elkarteak Azagrako katastroko 4., 5. eta 6. poligonoko 37 lursailetako azpilursailei dagozkien aurreikusi gabeko 293.470 m² ureztatzeko eskatzen du.

–Ura-Nueva Cultura del Agua Fundazioak adierazten du kontsultatutako memoriak ez duela justifikatzen proiektua, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuak Nafarroako gizartea eramaten baitu neurriz gaineko gastu ekonomiko, sozial eta ingurumen arloko bat egitera, mozkin ekonomiko txiki eta esku gutxiren artean banatua lortzeko. Besteak beste, honako hauek zehazten ditu:

–Ponpaketak kenduta energia aurrezteari dagokionez: ez dira kuantifikatzen ez erabilitako energia gehigarria ez aurreztutakoa, eta, beraz, ezin da jakin balantzea positiboa ala negatiboa den.

–Faktore sozioekonomikoei eta helburu autonomikoei lotutako alderdi positibo posibleei dagokienez: adierazten du ez daudela oinarrituta kontsultatutako dokumentuan aipatutakoak, Nafarroako Ubidearen 1. fasearen ureztaketaren esperientzia oinarri hartuta.

–Faunaren gaineko inpaktuari dagokionez: aipatzen du zer inpaktu izan dezakeen orain arte babes molde honen ondorioz ureztatu ez diren hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen barruko eremuak ureztatzeak.

–Babes eta zuzenketa neurriak aurreikusteari dagokionez: neurrien edukia txiki-txikia dela salatzen du.

–Ingurumena “emariak askatzearen” ondorioz hobetzeko aurreikuspenari dagokionez: adierazten du ureztatze eremua 2.677 ha handitzen dela, eta, horregatik, ur eskaria eta ingurune hidrikoaren gaineko presioa areagotzen direla (emarien jatorria aldatzen da, eta Irati ibaiak Ega, Arga eta Ebro ibaiak ordezten ditu).

–Urez bete daitezkeen eremuei dagokienez: adierazten du aurreikusitako eremuetako bi gutxienez (700 ha) 10 urtetik beherako errepikatze denborako uholde eremuetan daudela, baina hori ez dela osorik aztertu.

II. ERANSKINA

Proiektuaren laburpena

Nafarroako Ubideko gune ureztagarriaren 1. fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien barruan finkatu eta ureztalur bihurtzeko guneak 3.008 hektarea garbiri dagozkie, 6.400 m³/ha-ko zuzkidura batez. Lur biltzean 4.508 hektarea sartzen dira.

Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektorialeko eremu ureztagarriei aipatu 3.008 hektarea gehitzea planteatzen da, 10 udalerritan dauden 15 eremu osagarrirekin. Hau da banaketa:

UDAL-MUGARTEA

UREZTALUR BIHURTZEA PRESIO NATURALAREN BIDEZ

UREZTALUR BIHURTZEA PONPAKETA BIDEZ

HOBEKUNTZA

UREZTAKETAREN HOBEKUNTZA ENERGETIKOA

UREZTALURRAK, GUZTIRA (ha)

AZALERA (ha)

LUR BILTZEA

Allo

190

190

764

Andosilla

37

106

80

223

964

Carcar

6

33

39

96

Faltzes

103

60

163

261

Funes

591

591

Lerin

565

565

999

Lodosa

96

96

Mendabia

487

487

802

Azkoien

272

132

404

622

Sesma

250

250

Guztira (ha)

1.660

202

1.146

3.008

4.508

jarduketa motaren %

55,2

6,7

38,1

100,0

Aurreikusitako jarduketekin helburu hauek lortu nahi dira:

a) Ureztalur bihurtzea presio natural bidez ureztatuko diren 1.660 hektarea.

b) 202 hektarea ponpaketa bidez ureztalur bihurtzea.

c) Egun dauden ureztalurrak (827 hektarea guztira) presio bidez energetikoki hobetzea.

d) 319 hektarea ureztalur modernizatzea presio naturala erabiliz.

Hoditeria sarearen luzera osoa 148,75 km-koa da. Sare hori lurpekoa da presioa eta emaria kontrolatzeko lursailetako hidranteetara iritsi arte. Unitate horietan ura zenbait sistema erabiliz banatzen da, jabeak zein hautatzen duen: guztiz estaliak, lur azpikoak, edo azalekoak aspertsore bidez esparru aldakorrak (normalean 18 x 15 m) ureztatuz, edo pibot motako sistemak, lursail handiagoetan, bai eta hauek ere: sistema lokalizatuak, mikroaspertsioa edo ponpaketa (normalean landaketa iraunkorra duten ureztatze unitateei dagozkie).

Ureztatze sarerako proposatutako trazaketak zenbait komunikazio bide zeharkatzen ditu, eta lurpeko gurutzagunea aurreikusi da zerbitzu kanalizazioekin NA-6210 (NA-115-Faltzes-NA-122), NA-6240 (Cárcar-Andosilla) eta NA-6630 (Azkoien-Funes-Martzilla) toki errepideetan, bai eta lau errepide elkargune ere “zulaketa” sistemaren bidez.

Era berean, aurreikusita dago Arga ibaia gurutzatzea Faltzesko El Vedadillo eta Azkoiengo Sotos inguruetan. Arga ibaiaren bi gurutzegune horietarako, zanga berezi bat diseinatu da, ibaiaren jatorrizko ibilguaren azpiko metro batera arteko masa-hormigoizko betegarri batekin; gainerako betegarria jatorrizko materialarekin berrezarriko da, ibaiaren ibilguaren kotaraino.

Ureztalurrak eraldatu eta modernizatzeko obrekin batera, modernizatzen eta/edo ureztalur bihurtzen diren lurren lursail bilketa eginen da, honako eremu hauetan izan ezik: Komunala (Lodosa), La Plana (Funes) eta Pidepar erabiltzaile elkartea (Sesma). Azken bi eremu horietan uraren jatorria baino ez da aldatuko.

Lursailen biltze lanak nagusiki honako hauek dira: bide sarea egitea (bide nagusiak 6 m-ko zabalerakoak; eta bigarren mailakoak, 5 m-ko zabalerakoak) eta lurren saneamendua ibilgu irekiko lur gaineko drainatze sare baten bidez. Bide guztien luzera 152 km-koa da, eta gauzatze berriko hustubideena, berriz, 52 km-koa.

Inguru batzuetan ezin da lortu behar den garaiera piezometrikoa, eta, beraz, ponpaketa bidezko sendotzea egin beharko da. LODOSA (Komunala) eta ANDOSILLA (EGA 6ren ondoan). Ponpaketaren garaiera nabarmen gutxitzen da Sesmako egungo eremuan (Pidepar erabiltzaile elkartea), eta honako hauetan ez litzateke ponpaketarik izan beharko: Cortes eta Coballeta Faltzeskoak, La Plana Funeskoa, La Plana de Arriba eta Planillos Carcarkoak, eta Planillos, Cabezuelos, Ribafuentes eta La Pedrera Andosillakoak. Sendotzea behar duten bi eremuetan, honako konponbide hauek hautatu dira: a) Komunalaren eremuan (Lodosa), posible litzateke energiaz hornitzea 13,2 KV-ko linea elektriko batetik, zeina ponpaketa gune posibletik mendebaldera kokatuta baitago, 580 m-ra. b) Sesmako Pidepar Erabiltzaile Elkartearen eremurako horniketa NA-129 errepidetik hurbil 2.480 m-ra dagoen dagoen linea batetik egin liteke. Gaur egun ezinezkoa baita hornidura puntua ziurtatzea eta linea elektriko berrien trazaketak ezartzea, jarduera horien ingurumen ukipena espediente independenteen bidez ebaluatuko da, 93/2006 Foru Dekretuan linea elektrikoetarako aurreikusitakoaren arabera.

Obrak egiteko, bideak, ponpaketa plataformak eta ureztatzeko erretenak eraikitzeko zenbat zagor behar den aztertu da. Kantitatea 300.125 m³ da. Ekarpen material hauek beharko dira:

–Hoditerien sarerako: Hartxintxarra: 1.180 m³, Harri-lubeta: 120 m³.

–Bideetarako: Harbeta: 940 m³, 2. oinarria: 18.461 m³, Harri-lubeta: 501 m³.

Legar naturalen maileguak erabiltzea aurreikusi da jarduketa eremutik hurbil dauden kuaternarioko eremuetan. Material horiek gaur egun aginduzko ingurumen baimena duten edo izanen duten hornidura iturrietatik etorriko dira.

Fabrika-obrak eraistearen ondoriozko hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinak balorizatzeko plantetara bidali beharko dira, edo, bestela, in situ balorizatuko dira (R5), baimendutako kudeatzaile baten bidez, planta mugikorra erabiliz.

III. ERANSKINA

IEAren laburpena

Ingurumen eraginaren azterketak kontuan hartutako aukeren azterketa jasotzen du. Ingurumen eraginaren azterketan jasotakoak berekin dakar jarduketatik kanpo uztea aztertutako zenbait eremu ureztagarri, batez ere Natura 2000 Sarea, naturgune babestuak eta estepako hegaztiak kontserbatzeko interesguneak ukitzeagatik, eta, azkenik, 3.008 ha-koa da eremu osagarrien behin betiko azalera.

Ingurumenaren gaineko eraginak:

Udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketak berekin ekarriko du landaredi naturala ukitzea, hoditeria nagusiak jartzearen, bideak handitzearen eta egungo drainatzeak egokitzearen ondorioz. Eraginaren azterketak landaredia naturalaren eta nahitaez kontserbatu beharreko balio naturalen 1:5.000 eskalako kartografia bat du, eragin horiek minimizatzean kontuan hartua izateko.

Ureztalur bihurtzeak berekin ekar lezake estepako hegaztiak izateko leku egokiak galtzea.

Paisaia aldatu eginen da, eta sinpleagoa bihurtu. Ureztalur berriak hobeki antolatuta egonen dira, eta itxura artifizialagoa izanen dute, bide berriak zuzenagoak eta luzeak izanen direlako. Paisaiaren aldaketa hain handia izan ez dadin, landaredia, ahal den neurrian, eragindako eremuetan lehengoratzea proposatzen da.

Eraikuntza fasean, obrak egin bitartean kontrolatu beharreko arrisku batzuk daude; adibidez, lurrak eta urak kutsatzea makinetako olioekin.

Izan daitezkeen eraginetako bat da ibaietan uraren kalitatea txartzea ureztalurrak gehiago ustiatzeagatik. Hori eragozteko, funtzionamendurako barne arauak ezarri beharko lirateke ureztatzaileen elkarteetan fitosanitarioak, ongarriak eta beste produktu kimiko batzuk erabiltzeari dagokionez, bai eta nekazaritzako makinak mantentzeari, plastikoak kudeatzeari eta nekazaritza jardueraren beste hondakin batzuei dagokienez ere.

Hoditeriek gurutzatu behar dituzten zenbait ibilgu ukituko dituzte obrek, eta Arga ibaiko bi gurutzagune eta ibai horretako aspaldiko meandroen bi gurutzagune nabarmentzen dira, zeinak Natura 2000 Sarean sartuta baitaude; zehazki, “Aragoi eta Arga ibaien beheko zatiak” kontserbazio bereziko eremua (KBE) eta “Sotos de Gil eta Ramal Hondo” natura erreserba, zeina KBE horretan baitago. Gaur egun hoditeria sarerako aurreikusitako trazadurak “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” KBEari ere eragiten dio. Badaude KBE horien barruko eremu ureztagarriko lursailak ere.

Hoditeriek dauden altxonbideak gurutzatu ere egin behar dituzte batzuetan.

Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko osagarrizko eremu ureztagarriek ez dituzte ukituko aztarnategi arkeologikoak.

Klima aldaketak azpiegituretan eta ureztapenaren erabileran bertan izan lezakeen eragina aztertu da. Proiektuak berekin ekarriko du eraginkortasuna handitzea ureztatzeko uraren erabileran, eta Arga, Ega eta Ebro ibaietan emariak askatzea aurreikusten da. Gainera, ura hobeki kontrolatu eta baliatuko da finken barruan. Presiozko ureztapenak aukera ematen du ongarria ureztatzeko urarekin batera aplikatzeko (fertirrigazioa), eta anitzez hobeki dosifikatzea ahalbidetzen du, eta, horrenbestez, aprobetxamendua hobea izatea eta, horren ondorioz, urak gutxiago kutsatzea.

Obren ondoren, energia gutxiago kontsumituko da, ponpaketak kenduko direlako, eta egungo ureztalur batzuetako sendotze beharrak murriztuko direlako.

Prebenitu, zuzendu eta konpentsatzeko neurriak:

Ukipenak galarazi edo murrizteko, eta, batez ere, aurreikusitako jarduketak bateragarriak izateko kontserbazio irizpideekin, eraginaren azterketak prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurri batzuk proposatzen ditu; besteak beste:

–Lan eremuak eta babestu beharrekoak seinalatzea.

–Obrekin kutsatzeko arriskua kontrolatzea.

–Behar bezala kudeatzea eraikuntzako eta eraispeneko hondakin arriskutsuak.

–Hoditerien trazadurak aldatzea, landaredi naturalaren gaineko ukipena gutxitzeko.

–Zuhaitzen eta zuhaixken landaketak, ereintzak eta hidroereiteak egitea, inguruko espezie bereizgarriak erabilita; besteak beste: zurzuria, makala, lizarra, milazka, zumea eta abar.

–Landatzeko erabiliko ez diren ingurumeneko babes eremuak erreserbatzea.

–Ezarritako babes eremuetako habitata hobetzea.

–Ez egitea interesguneetan obrarik fauna ugaltzeko garaian (murrizketak obren egutegian).

–Ureztapena baztertzea estepako hegazti-faunarendako interesguneetan.

–Obrak egin ondoren, estepako hegazti populazioen jarraipena egitea.

–Neurriak hartzea Europako bisoia babesteko: korridore ekologikoak kontserbatzea, igarobide egokituak errepideetan, hezeguneak sortzea ugalketa errazteko, eta abar.

–Obrak egitea, Arga ibaian eragina izan dezaten hidrologikoki komeni diren aldietan, fauna ukitu gabe.

–Ubideak behar bezala babestea obren fasean.

–Zebra-muskuiluaren eraginez ur masak infekta ditzaketen prozesuei aurrea hartzea.

–Obran, katalogatutako aztarnategien jarraipen arkeologikoa egitea.

–Zenbait hodiren trazadura aldatzea, altxonbiderik ez ukitzeko eta haiek babesteko obrek irauten duten bitartean, igarotzea eten ez dadin eta hondatu ez daitezen.

–Naturguneak babestea, obrak gune horien mugen ondoan egiten diren eremuetan.

–Klima aldaketara egokitzeko neurriak proposatzen dira.

–Aholkularitza teknikoa ematea ureztatzaileei, eta adieraztea nola erabili behar dituzten beren instalazioak eta zenbat lur erabili behar duten beren landaketak ureztatzeko.

–Kutsadura arriskuak kontrolatzea ureztalurrak ondo kudeatuz eta uraren kalitatearen jarraipena eginez.

Ingurumena Zaintzeko Programak, besteak beste, jarduera hauek jasotzen ditu:

–Ingurumen laguntza obran bertan.

–Behar diren baimenak ondo tramitatzen direla egiaztatzea.

–Jarduketa jakin batzuen murrizketa egutegiaren jarraipena egitea.

–Gainbegiratze arkeologikoa.

–Behar diren fauna azterlan espezifikoak gainbegiratzea.

–Uren gazitasunaren eta nitratoen jarraipen programa.

–Prebentzio eta zuzenketa neurriak gainbegiratzea.

–Txostenak igortzea Foru Administraziora.

Proiektuak, oro har, ingurumenean izanen dituen eraginak bateragarriak, neurrizkoak direla esanez labur daitezke, bai eraikuntza fasean, bai funtzionamendu fasean.

Ondorio gisa, ingurumen eraginaren azterketan adierazten da aurreikusitako jarduketek ez dutela sortuko neurrizko maila gainditzen duen ingurumeneko eraginik, betiere aurreikusitako babes neurriak hartzen badira. Bai aztertutako lurraldean ingurumenaren ikuspegitik ahulenak diren eremuetan bai fauna katalogatuan ez da eragin nabarmenik gertatuko proiektuaren ondorioz.

IV. ERANSKINA

Alegazioak

Ondoren, ingurumen edukia duten alegazioak adierazten dira; gainerakoak, udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketa onesten duen tramitazioan erantzunen dira.

1. alegazioa (Corraliza San Gil-Berbintzana)

Laburpena:

Berbintzanako Udalak Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan honako hauek sartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari: Berbintzanako 5. poligonoko 490., 491., 492. lursailak (B eta D azpilursailak), 494.a (D eta G azpilursailak), 495.a (A eta C azpilursailak), 496.a (A, C, F eta L azpilursailak), 500.a (A azpilursaila), eta 505.a (A azpilursaila). Eskatutakoa 80,61 ha dira guztira, eta horietatik 79,34 ha-k titulartasun komunala dute.

Erantzuna:

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, ingurumen eraginaren azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneetarako babes helburuekin.

Egiaztatu da proiektuan sartzeko eskatutako lursailak Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Hego Baigorriko Ingurunea izeneko interesgunearen barruan daudela. Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Hego Baigorriko Ingurunea izeneko interesgunea babesteko irizpideak aldatu ez baitira, ezin da onetsi ureztalur bihurtzeko eskaria. Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen mugaketa Nafarroako Gobernuaren ingurumen politikaren ondorio da.

2. alegazioa (Azkoien - El Raso)

Laburpena:

José Ramón Mozota Ortiz jaunak Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan honako hauek sartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari: Azkoiengo 6 poligonoko 62. eta 214. lursailak, 7. poligonoko 46. lursaila eta 8. poligonoko 1., 2., 3. eta 5. lursailak.

Erantzuna:

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, ingurumen eraginaren azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar Nafarroako Naturguneen Sarearen eta Natura 2000 Sarearen babes helburuekin.

Lursailak aztertu ondoren, egiaztatu da guztiak kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” izeneko eremuan daudela, eta, horregatik, ezin da onetsi sartzeko eskaera.

3. alegazioa (Ega-6-Andosillaren ondoan)

Laburpena:

Manuel San Miguel Ordóñez jaunak alegazioa egin du Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien udalez gaindiko proiektu sektorialaren aurka, proiektu horretan honako hauek sar daitezen:

–Andosillako 11. poligonoko 700., 703., 704., 706., 707., 708., 709., 710., 715., 718., 720., 722., 723., 724., 725., 728., 729., 730., 731., 735., 736., 737., 738., 739., 740. eta 753. lursailak, ureztatzeko ingurumen ukipenetarako baimena baitute, honako hauei esker: 240E/2014 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena; edo, bestela, 367/2017 Epaia, 2017ko irailaren 13koa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoarena.

–Leringo udalerrian, aurrekoen aldamenean, 7. poligonoko 128., 135., 140. eta 141. lursailak. Horiei dagokienez, ebatzi gabe dago Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak eremu horretan mahastiak ureztatzea ukatzeko otsailaren 25ean emandako 74E/2015 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

–Andosillako 11. poligonoko 701., 732., 734., 713., 744. eta 749. lursailak, 2017an eta 2018an mahastiak landatzeko eskubideak baitituzte.

Erantzuna:

Alegazioan sartutako finkak, 11. poligonoko 749. lursaila izan ezik, Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko “Baigorrana-Usón” eta balio “Oso Handiko” interesgunean daude. Gainera, finka horiek guztiak, salbuespenik gabe, kontserbazio bereziko (ES 2200037) “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” eremuan sartuta daude.

Ureztalurren eremua handitzeko eskaera ezin bateratuzkoa da kontserbazio bereziko eremu hori kudeatzeko planean jasotako kontserbazio helburuekin. Plana abuztuaren 30eko 76/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen (184 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 2017ko irailaren 22an). Kontserbazio helburu moduan, kudeaketa planean jasota, “Estepako hegaztien kontserbazio egoera ona bermatzea” dago, eta, horretarako, besteak beste, jarduketa arau hau prestatu da: 1.9. araua. “Intereseko hegaztien habitatak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude”.

Hortaz, ezesten da ureztapena Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak edo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak aurrez baimendu gabeko lursailetara hedatzeko alegazioa.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak edo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baimendutako ureztaketa duten lursailei dagokienez, indarrean jarraitzen dute Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak “Andosillan Ega ibaitik mahastiak neguan ureztatzeko lurpeko PVCezko hoditeria kanalizatzeko instalazio proiektua” dela-eta maiatzaren 28an emandako 240E/2014 Ebazpeneko ingurumen baldintza hauek:

–Aipatu finketako ureztapena negu-udaberrietako ureztapen lagungarria egiteko baino ez da baimentzen.

–Etorkizunean ureztatu behar diren mahastiak kendu eta nekazaritza erabilera aldatu nahi bazaie, Andosillan Nafarroako estepako hegaztiak kontserbatzeko “Baigorrana-Usón” interesgunearen barruan baitaude, ureztapen lagungarria ezinen da mantendu eta berritu, berariazko ingurumen baimena izan ezean. Baimen hori lortzen ez bada, ureztatzeko jarritako hodiak eta loturak kendu eta/edo baliogabetuko dira, ureztaketa ez finkatzeko ingurumeneko balioa duen eremu horretan.

Alegazio-egileak lursail horiek, zeinek ureztatze baimena baitute, bai eta hoditeria kanalizatzeko eginda dagoen proiektu bat ere, osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan sartzeko –hau da, uraren jatorria aldatzea litzateke– egindako eskaerari dagokionez, adierazi behar da ez dagoela inolako eragozpenik ingurumenaren ikuspuntutik, baldin eta bermatzen bada lehen aipatutako ingurumen baldintzak betetzen direla.

4. alegazio multzoa (Mendabia-Beratzari buruzko alegazioak)

Laburpena:

Alegazio-egileek Nafarroako Gobernuari eskatzen diote honako hauek sartzeko Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan: Mendabiako udal-mugarteko 10. poligonoko 920., 925., 935., 945., 946., 948., 961., 964., 965., 999., 1.031., 1.044., 1.045. lursailak; Mendabiako udal-mugarteko 11. poligonoko 714., 715., 724., 725., 739., 742., 743., 744., 745.; eta Mendabiako udal-mugarteko 15. poligonoko 706., 709., 713. eta 716.lursailak.

Erantzuna:

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, ingurumen eraginaren azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneetarako babes helburuekin.

Aurreko laburpenean zerrendatutako lursailak ureztalur bihurtzeko eskariak ezin dira onartu, Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesgune batean daudelako; zehazki, “Zabaleta-La Mesa” izenekoan.

5. alegazioa (Oteitzako Udala)

Laburpena:

Udalak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Jesús M.ª Lekuona eta Joaquín Abós jaunek egindako txostenetan oinarrituta “eremu ureztagarria berriz zedarritzeko”, udalerriari dagokion baztertutako eremua barruan sartuta.

Erantzuna:

Eremua aztertu ondoren, egiaztatu da proiektuan sartzeko eskatutako lursailak osorik daudela Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Hego Baigorriko Ingurunea izeneko interesgunean, eta horren maila handia dela.

Biodibertsitatearen Kontserbazio Zerbitzuak 2016ko ekainaren 2an emandako txostenaren arabera, zeinean adierazten baita badagoela “aukera estepako hegazti-fauna kontserbatzekoa den “Ipar Baigorriko Ingurunea” izeneko interesgunea aldatzeko, betiere jatorrizko hedadura mantentzen bada, eta habitata hobetzeko neurriak hartzen badira ondoriozko eremuaren barruan, eremuan handiagoa izan dadin estepako hegazti-fauna hartzeko ahalmena”, Oteitzako Udalak proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko eremu osagarrien proiektuari dagozkion alegazioen aldian, eremu horretan ureztaketaren ezarpen posibleak estepako hegazti-faunaren gainean izanen zuen ukipena konpentsatzeko.

Alegazio egokia aztertuta, Ingurumen Naturalaren zerbitzuak 2018ko apirilaren 13an jakinarazi zuen konpentsazio proposamen hori onargarria zela, eremu osoan estepako hegazti-fauna hartzeko ahalmena handitzen duten habitata hobetzeko neurriak kontuan hartzen zituelako. Hala ere, alegazioa ezin da aintzat hartu ingurumen eraginaren adierazpenean, tramite egokiak egin beharko direlako Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian.

6. alegazioa (Ega-6-Andosillaren ondoan)

Laburpena:

Francisco Javier Añorbe Alonso jaunak Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan honako hauek sartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari: Andosillako 8. poligonoko 308. eta 600. lursailak. Era berean, eremu horretan Azkoiengo 7. poligonoko 12. lursaila sartzeko eskatu du, aurrekoen aldamenean dagoelako. Eremu horretan bertan, baina iparraldeari dagokionez, eskatu du Leringo 7. poligonoko 122. eta 125. lursailak sartzeko; izan ere, ur emakida dute, eta oso hurbil daude Usón ingurutik. Nahikoa izanen litzateke uraren jatorria aldatzea. Bost lursailen azalera, guztira, 33,24 ha-koa da.

Erantzuna:

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, ingurumen eraginaren azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar honako hauekin:

a) Nafarroako Naturguneen Sarearen eta Natura 2000 Sarearen babes helburuekin.

b) Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen babes helburuekin.

Lursailak aztertu ondoren, honako hauek egiaztatu dira:

–Leringo 7. poligonoko 122. eta 125. lursailak Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Baigorrana-Usón izeneko interesgunearen eta kontserbazio bereziko Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko eremuaren barruan daude. Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Baigorrana-Usón izeneko interesgunea babesteko irizpideak aldatu ez baitira, ezin da onetsi ureztalur bihurtzeko eskaria. Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen mugaketa Nafarroako Gobernuaren ingurumen politikaren ondorio da.

–Azkoiengo 7. poligonoko 12. lursaila kontserbazio bereziko Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko eremuan dago, eta, horregatik, ezin da onetsi sartzeko eskaera.

–Andosillako 8. poligonoko 308. lursaila kontserbazio bereziko Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko eremuan dago, eta, horregatik, ezin da onetsi sartzeko eskaera.

–Andosillako 8. poligonoko 600. lursaila ez dago kontserbazio bereziko Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko eremuan, ez eta Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko ezein interesgunetan ere. Lursail hori “Ega 6ren ondoan” eremuko lurrak biltzeko prozesuan sartuko da, eta hor aztertuko da zehatzago ureztatu ala ez.

7. alegazioa (Azkoien - El Raso)

Laburpena:

Francisco Javier Añorbe Alonso jaunak Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan honako hauek sartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari: Azkoiengo 7. poligonoko 34., 35., 45., 48. eta 50. lursailak eta 6. poligonoko 47. lursaila.

Erantzuna:

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, Ingurumen Inpaktuaren Azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar Nafarroako Naturguneen Sarearen eta Natura 2000 Sarearen babes helburuekin.

Lursailak aztertu ondoren, egiaztatu da guztiak kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” izeneko eremuan daudela, eta, horregatik, ezin da onetsi sartzeko eskaera.

8. alegazioa (Ega-6-Andosillaren ondoan)

Laburpena:

Ildefonso Amatriain Lorente jaunak Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan honako hauek sartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari: 8. poligonoko 580. eta 598. lursailak, 9. poligonoko 537. lursaila eta 11. poligonoko 744., 760., 771. eta 791. lursailak. Guztira 39,6 ha dira.

Erantzuna

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, ingurumen eraginaren azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar honako hauekin:

c) Nafarroako Naturguneen Sarearen eta Natura 2000 Sarearen babes helburuekin.

d) Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen babes helburuekin.

Lursailak aztertu ondoren, honako hauek egiaztatu dira:

–Andosillako 11. poligonoko 744. lursaila Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Baigorrana-Usón izeneko interesgunearen eta kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” eremuaren barruan dago, eta, horregatik, ezin da onetsi ureztalur bihurtzeko eskaria. Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen mugaketa Nafarroako Gobernuaren ingurumen politikaren ondorio da.

–Andosillako 11. poligonoko 760., 771. eta 791. lursailak kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” izeneko eremuan daude, eta, horregatik, ezin da onetsi sartzeko eskaera.

Andosillako 8. poligonoko 580. eta 598. lursailak eta 9. poligonoko 537. lursaila ez daude kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” izeneko eremuan, ez eta Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko ezein interesgunetan ere, eta “Ega 6ren ondoan” eremuko lurrak biltzeko prozesuan sartuko dira, eta hor aztertuko da zehatzago ureztatu ala ez.

9. alegazio multzoa (Lomborno-Andosillari buruzko bi alegazio)

Laburpena:

Luis Arrieta Del Valle jaunak eta beste batzuek Nafarroako Gobernuari eskatzen diote honako hauek sartzeko Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko osagarrizko eremu ureztagarrien proiektuan: 1. poligonoko 1.354., 1.350., 1.331., 1.353., 1.365., 1.367., 1.176., 1.361., 1.360., 1.479., 1.359., 1.368., 1.335., 1.332., 1.334., 1.333., 1.363., 1.377., 1.378., 1.330., 1.366. eta 1.495. lursailak eta 5. poligonoko 1.155., 842., 1.160. eta 1.157. lursailak. Eskatutako eremua 55,50 ha-koa da. Jesús Mari Lekuona jaunak idatzitako eremuari buruzko ingurumen txosten bat ere aurkeztu dute.

Erantzuna:

Eskatutako eremuaren ia erdia, 23,90 ha zehazki, Nafarroako Estepako Hegazti-fauna Kontserbatzeko “Santa Cruz-Lampara” interesgunean dago. Eta lursail guztiak, bat izan ezik, kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” eremuan sartuta daude.

Eremuen ingurumen bideragarritasuna zehazteko irizpideen barruan, ingurumen eraginaren azterketak dio aukeratutako eremu ureztagarriek ez dutela talka egin behar honako hauekin:

a) Nafarroako Naturguneen Sarearen eta Natura 2000 Sarearen babes helburuekin.

b) Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen babes helburuekin.

Lursailak aztertu ondoren, honako hauek egiaztatu dira:

–Honako lursail hauek Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Santa Cruz-Lampara interesgunean eta kontserbazio bereziko Estellerriko Erriberako Igeltsuak eremuan daude:

POLIGONOA

LURZATIA

UR EMAKIDA

1

1330

EZ

1

1331

EZ

1

1332

EZ

1

1333

EZ

1

1334

EZ

1

1335

EZ

1

1350

EZ

1

1359

EZ

1

1368

BAI

1

1377

EZ

1

1378

EZ

5

1155

EZ

5

1157

EZ

5

1160

EZ

Ureztalur bihurtzeko eskaera ezin da aintzat hartu, hura kokatuta baitago estepako hegaztiak kontserbatzeko intereseko Nafarroako eremu batean. Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneen mugaketa Nafarroako Gobernuaren ingurumen politikaren ondorio da.

–Honako lursail hauek kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” izeneko eremuan daude, eta, horregatik, ezin da onetsi sartzeko eskaera:

POLIGONOA

LURZATIA

UR EMAKIDA

1

1176

BAI

1

1353

BAI

1

1354

EZ

1

1360

EZ

1

1361

EZ

1

1363

EZ

1

1365

BAI

1

1366

EZ

1

1367

BAI

1

1479

EZ

1

1495

EZ

–Andosillako 5. poligonoko 842. lursaila ez dago Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Santa Cruz-Lampara interesgunean, ez eta kontserbazio bereziko Estellerriko Erriberako Igeltsuak izeneko eremuan ere. Hala ere, eremua txikia denez (1,51 ha), jarduketatik kanpo geratuko litzateke, trinkotasun ezagatik.

10. alegazioa. Espainiako Ornitologia Elkartea

Laburpena:

Asunción Ruiz Guijosa andreak, Espainiako Ornitologia Elkartea ordezkatuz, (SEO/BirdLife), honako alegazio hauek azaldu ditu:

–Desegokia da besorako mahastiak jartzeko baimena ematea estepako hegaztiendako interesguneetan, bai eta bidea ematea mahasti horiek ureztatzeko ere. Are gehiago, adierazi du ez dela komeni Estellerriko Erriberako Igeltsuak eremua eta Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko Baigorrana-Usón interesgunea sartzea bere alegazioaren xede den udalez gaindiko proiektu sektorialean. Uste du ez dela zuzen eman eremu horretan finka batzuk ureztatzeko ingurumen ukipenetarako baimena, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egin behar zuketelako ingurumen baldintzatzaileen ondorioz.

–Proiektua ezin bateratuzkoa izatea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan bildutako helburuekin eta konpromisoekin.

–Ingurumen eraginaren azterketak ez du ebaluatzen lurpeko ur masen gaineko inpaktua, ez eta Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeak, urak kutsatzearen ondorioz, izan zitzakeen ondorioak ere.

Honako hauek eskatzen ditu:

–Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneak eta Natura 2000 Sareko guneak okupatzen dituzten proiektu guztietan, baldin eta interesgune zein gune horietan baso-inausketako mahastiak basorako landaketa edo lehorreko lurretako finkak ureztalur bihurtu nahi badira, ingurumen eraginaren ebaluazio prozedura egiteko.

–Estepako hegaztiak dituzten Natura 2000 Sareko gune babestuak eta Nafarroako estepako hegazti-fauna kontserbatzeko interesguneak errespetatu beharko dituela udalez gaindiko plan sektorialak, eta basorako mahastiak landatzeko eta ureztatzeko baimena kendu beharko direla.

–Azkenean, eskatzen du Nafarroako Gobernuak, estepakoen eremuetan zurezkoen landaketak baimendu baino lehen, azterketak egiteko, landaketa horiek estepako hegaztien kontserbazio egoera onarekin bateratzeko jarraibideak izatea lortzeko.

Erantzuna:

Lehen eskaeran aipatutako ureztalur bihurtzeei dagokienez, hizpide dugun udalez gaindiko plan sektorialean eskatutakoa betetzen da, ingurumen eraginaren ebaluazioaren eraginpean dagoelako.

Bigarren lekuan aipatutako eskaera bete egiten da udalez gaindiko plan sektorial honi dagokionez: bai ingurumen eraginaren azterketan jasotako ingurumen irizpideetan –eremu ureztagarri batzuk ez baititu aintzat hartu azterketak, estepako hegazti-fauna ukitzeagatik–, bai alegazioei emandako erantzunetan, jarraitu baita kontuan hartzen ureztapenetik kanpo uzteko irizpideak, estepako hegaztiendako interesguneetan edo kontserbazio bereziko “Estellerriko Erriberako Igeltsuak” eremuan.

Iragarkiaren kodea: F1900474