36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

53/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak, 2017-2018 ikasturteari dagozkionak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen 2017-2018 ikasturteko sari bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, balorazioa egin duen batzordearen aktan oinarrituta. Sarien deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 657/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean ematea Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen 2017-2018 ikasturteko sari bereziak, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren ikasleei.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Goi mailako ikasle sarituak aurkeztu ahal izanen dira, aldez aurretik izena emanda, 2017-2018 ikasturteko Hezkuntzako Sari Nazional hauetara: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Arte Ikasketa Profesionaletan, Musikaren, Dantzaren eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko arloetan, ikasleei beren errendimendu akademikoa aitortzeko ematen diren horiek.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezia, 2017-2018 ikasturteari dagokiona.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeei eta ikasle sarituei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko otsailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Goi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziarekin saritutako ikasleak

IZEN-DEITURAK

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Aniol Barris Cornet

Liburuari Aplikatutako Arteak

Grabatua eta Estanpazio Teknikak

IRUÑEKO ARTE ESKOLA

Beatriz Itoiz Mugueta

Eskulturari Aplikatutako Arteak

Teknika Eskultorikoak

IRUÑEKO ARTE ESKOLA

Iragarkiaren kodea: F1901910