36. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen oinarrizko eta erdi eta goi mailetako Lanbide Heziketako sari bereziak, 2017-2018 ikasturteari dagozkionak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2017-2018 ikasturteari dagozkion hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen oinarrizko eta erdi eta goi mailetako Lanbide Heziketako sari bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 657/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen oinarrizko eta erdi eta goi mailetako 2017-2018 ikasturteari dagozkion Lanbide Heziketako sari bereziak ematea ebazpen honen eranskinean azaltzen diren ikasleei.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Goi mailako ikasle sarituek parte hartzen ahalko dute goi mailako Lanbide Heziketako 2017-2018 ikasturteko sari nazionaletan, aldez aurretik izena emanda.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren sari berezia lortu duela.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeei eta ikasle sarituei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko otsailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua izanik, sari berezia jaso duten ikasleak

DEITURAK ETA IZENA

ZIKLOA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXEA

Amezqueta Ollacarizqueta, Victoria Eugenia

Merkataritza Zerbitzuak

Merkataritza eta Marketina

“CUATROVIENTOS” IB PRIBATUA

Ezquerro Martínez, Alex

Elikagaien Industriak

Elikagaien Industriak

EGA BHI

Lanbide Heziketako erdi mailako titulua izanik, sari berezia jaso duten ikasleak

DEITURAK ETA IZENA

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Zhou Junyan

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazio Kudeaketa

“MARÍA INMACULADA” LHIP

Toni Maset, Clara

Nekazaritza

Lorategiak eta Loradendak

“AGROFORESTAL” IB

De la Casa Goñi, Elma

Ostalaritza eta Turismoa

Sukaldaritza eta Gastronomia

“BURLATA LH” IB

Gómez Alastuey, Sara

Irudi Pertsonala

Estetika eta Edergintza

“BURLATA LH” IB

Luis Anciones, David

Erauzketa Industriak

Hondeaketak eta Zundaketak

“ERAIKUNTZAKO LAN FUNDAZIOA” LHIP

Labiano Cerón, Carlos

Informatika eta Komunikazioak

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

LIZARRAKO IBP

Azcona Uriarte, Miguel

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Elektromekanikako Mantentze-lanak

“VIRGEN DEL CAMINO” IBP

Placencia Cobos, Jhoel Adrián

Kimika

Kimika Instalazioa

“DONAPEA” IBP

Yoldi Labaca, Asier

Osasuna

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

“NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA” IB

Ahechu Agarraberes, Simón

Gizarte eta Kultura Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta

“HEZITZAILE ESKOLA” IB

Cerezo Canalejo, Benito

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Ibilgailu Automobilen Elektromekanika

“DONAPEA” IBP

Lanbide Heziketako goi mailako titulua izanik, sari berezia jaso duten ikasleak

DEITURAK ETA IZENA

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Ramírez Aguirre, Leire María

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazioa eta Finantzak

“ETI” IBP

Ruiz Goñi, Rubén

Nekazaritza

Basoen eta Natur Ingurunearen Kudeaketa

“AGROFORESTAL” IB

Escartín Pérez,Tatiana

Merkataritza eta Marketina

Marketina eta Publizitatea

“ETI” IBP

Aula Amatriain, María

Eraikuntza eta Obra Zibila

Eraikuntza Proiektuak

“VIRGEN DEL CAMINO” IBP

Repáraz Pernaut, Martín Javier

Elektrizitatea eta Elektronika

Automatizazio eta Robotika Industriala

“SALESIANOS POLITEKNIKOA” IB PRIBATUA

Botia Peréz, Victoria Geraldyn

Energia eta Ura

Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB

Barbería Múgica, Ainara

Ostalaritza eta Turismoa

Sukalde Zuzendaritza

“BURLATA LH” IB

Arméndariz Pérez de Ciriza, Aingeru

Informatika eta Komunikazioak

Web Aplikazioen Garapena

Mª ANA SANZ ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB

Ibáñez Chavarri, Iñigo

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB

Blázquez Gabás, Javier

Kimika

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia

“DONAPEA” IBP

Siles Tudela, Jimena

Osasuna

Aho-hortzetako Higienea

“ETI” IBP

Peña Escobar, Ángela

Gizarte eta Kultura Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Haur Hezkuntza

“TAFALLA” IBP

Iragarkiaren kodea: F1901909