35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Sustatzailea: Berueteko Kontzejua. Jarduera: Beruteko ostaturako jarduera saillkatua. Tokia: Berueteko 11. poligonoko 66. lursaila (Basaburua).

Basaburuan, 2019ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1901432