35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2019ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1901686