35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, bertako idazkari kontu-hartzailea lagun izanik, 2019ko ekitaldirako aurkeztu duen aurrekontu proiektua.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2018ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Bigarrena.–Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea ikusgai edukitzea Tafallako Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoko Idazkaritzan (Nafarroako plaza 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea, behin betiko onetsi ondoan.

Bosgarrena.–Erabaki hau Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei jakinaraztea.

Tafallan, 2019ko urtarrilaren 24an.–Burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1901199