35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoaren
aurrekontua 2019rako. Hasierako onespena

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoak, 2018ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eskolaren 2019ko ekitaldiko aurrekontua, 934.138,58 euro egiten baitu.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2019ko urtarrilaren 31n.–Musika Eskolaren Partzuergoko burua, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1901415