35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2019ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen
eta zerga-tasen aldaketa. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2018eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uztarrozen, 2019ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Carmen Fayanás Sola.

Iragarkiaren kodea: L1901430