35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, 2019rako kultura jardueretarako dirulaguntzen deialdiarena, irabazi-asmorik gabeko entitateentzat

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 436671.

a) Onuradunak:

–Kultur intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

–Hirian interes orokorreko kultur proiektu eta jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

Deialdi honetara aurkezten diren entitateek legez eraturik eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta, hala badagokio, Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotea.

b) Xedea:

Tuteran kultur jarduerak eta proiektuak egitea, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

c) Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoko bulegoetan, hots, Tuterako Rúa 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eskatuta.

d) Zenbatekoa:

15.000 euroko zenbatekoa guztira, eta 3.500 euroko zenbatekoa gehienez, proiektuko.

e) Eskaerak aurkezteko epea:

30 egun naturalekoa, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1901203