35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako Udalaren 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1901400