35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2019ko 1.-4. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2019ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Mendigorrian, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1901414