35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatearen 2019ko ilbeltzaren 22ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Larraungo Udalaren zerbitzuko langileentzako 2019ko lan egutegia, arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanordu kopurua ezartzen duena; abenduaren 14ko 149/2018 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onesten duena; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Gisa hartara, egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Andre Mariaren Jasokundearen ondoko eguna. (San Pedroko egunaren ordez).

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 2a: Frantzisko Xabier egunaren aurrekoa (San Migeleko egunaren ordez).

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Gainera 3 jaiegun gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Udala jendearentzat itxiko.

Udaletxeko bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2019ko lan egutegian.

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu direnak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2019ko ilbeltzaren 28an.–Alkate udalburua, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1901469