35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lur baten desafektazioaren espedientea.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2019ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 129. lurzatian 50,00 m²-ko herri-lurra desafektatzeko espedientea, gero Jose Ignacio Olazar Apezteguia jaunari erabilera laga beharrez, erlauntzak paratzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1900843