35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

10/2018ko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2019ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontuan 10. aldaketa egiteko espedientea (gune sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Igantzin, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1900810