33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 34. lurzatian.
Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Antzingo 2. poligonoko 34. lurzatiaren xehetasun-azterketa, M.ª Carmen Arbizu Lopezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Antzinen, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1901270