2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2019rako lan egutegia
Alkatetzak abenduaren 27an emandako 1595/2018 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udalaren lan egutegia onetsi da 2019rako; haren testua hitzez hitz ematen da osorik:
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.
2018ko abenduaren 18an, sindikatuen ordezkaritzak zerbitzu orokorren (Idazkaritza, Ogasuna eta Hirigintza) egutegi proposamena aurkeztu zuen 2019rako; Antolaketa eta Giza Baliabideen batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2018ko abenduaren 21ean.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Urtarrilaren 2a, martxoaren 18a eta abenduaren 24a, 26a eta 31 ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik, bulego orokorretako langileentzat eta egutegi horri atxikitzen zaizkion beste zerbitzuen langileentzat. Orobat, langile horientzat onetsi den egutegian egun bat, 5 ordu eta 30 minutu sobratzen dira, eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.
Bigarrena.–Altsasuko Udaleko bulego orokorretan, lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 90 minutuak, malgutasunez, 7:30etik 9:00ak arte eta 15:00etatik 16:30 arte. Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:30 arte izanen da.
Honako zerbitzu hauek berariazko egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean: Kultura, Kirola, Berdintasuna, Ludoteka, Udaltzaingoa, Haur Eskola, Obrak eta Udal Zerbitzuak.
Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko atalean adierazitako jaiegunak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, Altsasuko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere.
Bosgarrena.–Ebazpen hau sindikatuen ordezkaritzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Altsasun, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1900603