2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
21/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, 21/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
21/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua
GASTUA:
SORTU BEHARREKO AURREKONTU APLIKAZIOA | IZENA | ZENBATEKOA |
1612-6220015 | Garesko Nafarroako Gorteen kaleko hornidura sarea berritzea | 2.100,00 euro |
GUZTIRA | 2.100,00 euro |
FINANTZAKETA:
8700000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 2.100,00 euro |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Garesen, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Buruordea, Julio Laita Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L1901198