2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko azaroaren 8an, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea 2019ko plantilla organikoa. Lanpostuko osagarria handitu zaie Valentín Larari (lanpostuko osagarria, %12,30; eta lanpostuko osagarria EUTEa zaintzeagatik, %15,29) eta Antonio Redini (lanpostuko osagarria, %12,30; eta lanpostuko osagarria EUTEa zaintzeagatik, %17,56). Lanpostuko osagarriak ez dira kontsolidagarriak. Haien arrazoi diren inguruabar objektiboak mantentzen diren bitartean ordainduko dira, baina ez dira jasoko eginkizun horiek betetzeari utzi ondoan.
2. Plantilla organikoa jendaurrean jartzea Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3. Plantilla organikoa Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, behin betiko onetsi denetik hilabeteko epean.
Urrotz Hirian, 2019ko urtarrilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Jose Javier Eslava Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1901281