33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo (Deierri) PDC-4 kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena

2018ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n, eta jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, Deierriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2019ko urtarrilaren 30ean. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Zurukuaingo kostuak banatzeko PDC-4 proiektuaren behin betiko likidazioa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Aritzalan (Deierri), 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1901393