33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Irizpide orokorrak, Villatuertako Udalean 2018tik 2020ra bitarteko ekitaldietan tributuak kontrolatu eta ikuskatzeko planerako

Villatuertako Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkura berezian, 2018-2020 aldirako Tributu Ikuskapenerako Plana onetsi zuen. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak.

Irizpide orokorrak:

1. Tributuen gaineko betebeharrak konplitzen direla kontrolatzea eta baloreak egiaztatzea, iruzur fiskala atzemateko eta eraginkortasunez erregularizatzeko.

2. Udal tributu guztietan zerga-iruzurra atzematea. Arreta eta ardura bereziz zainduko dira ekonomia-jardueren gaineko zerga; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hirigintzako lizentzien tasa; eta lurzoru, lurgain eta lurpearen okupazio orokor eta bereziaren tasa.

3. Tributudunek tokiko ogasun publikoarekin dituzten betebeharrak eta eginbeharrak zuzen konplitzen direla aztertu eta egiaztatzea.

4. Tributudunaren tributu egoera osoa egiaztatzea, tokiko ogasunaren edozein baliabideri dagokionez edo, bestela, tributu bat edo batzuei dagokienez.

5. Kudeaketa arloan, tributu kudeaketaren arloan lan hauek egitea: egiaztapen eta ikerketa arlokoak; egiaztapen mugatuko prozedurak edo baloreak kontraesana dakarten peritu-tasazio prozesuen bidez egiaztatzekoak, hori egitea bidezko bada.

6. Tributudunek zerga bakoitzerako eskatzen diren aitorpenetan nahiz jakinarazpenetan adierazitako egitateak eta inguruabarrak zehatzak eta egiazkoak diren aztertzea.

7. Aztertzea ba ote den egitatezko elementuren bat edota zerga arloan garrantzitsua izan daitekeen beste aurrekariren bat, Administrazioak osoki edo hein batean ezagutzen ez duena.

8. Tributudunek tributuen likidaziorako egindako eragiketak zehatzak diren aztertzea eta, era berean, haien tributu egoeran erregularizazioa ezartzea.

9. Informazioa eskuratzea pertsonek edo entitateek dauzkaten edozein motatako datu edo aurrekariak ezagutzeko, tributuen aldetik garrantzizkoak badira.

10. Egiaztapen eta ikerketa jarduera sustatu eta areagotzea, tributua orokortze aldera, eta, horrenbertzez, zergen kudeaketa eraginkorrago bihurtzea. Horrela herritarrek zerga kontuetan beren arteko justizia eta berdintasuna bermatuak izanen dituzte, eta likidatu eta biltzen diren eskubideak ahal den neurrian gehituko dira.

Villatuertan, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1901179