2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Informazio publikoa, UO-8 unitaterako hirigintza hitzarmenarena
Kudeaketako hirigintza hitzarmenaren hasierako testua sinatu da, planeamenduak UO-8 unitateari guztira esleitzen dion aprobetxamenduaren %15aren baliokide den diru-kopurua ebaluatu eta administrazio honi emateko, Udalari dagokion aprobetxamendu eta espazio publikoetarako erreserben kargengatik. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Epe horretan, interesdunek hirigintzako hitzarmenaren hasierako testua aztertu ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko. Halaber, udal honen egoitza elektronikoan (http://uterga.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.
Utergan, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L1900666