2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Espedientea, bide baten kalifikazio juridikoa aldatzeko, La Serna TAren zabalkuntzako proiektua (La Cantera TA 400/220/66 kV) eta TAE La Canterako sarrera-irteerako LAT 220 kV-eko
proiektua gauzatzearren. Jendaurrean jartzea
Ikusirik Gestión de Evacuación La Serna SL sozietatearen eskaera, zeinetan eskatzen baita lurrak lagatzea La Serna TAren zabalkuntzako proiektua (La Cantera TA 400/220/66 kV) eta TAE La Canterako sarrera-irteerako LAT 220 kV-eko proiektua gauzatzeko. Lur horien barnean bide bat dago.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. artikuluan jabari publikoko ondasunen kalifikazioa aldatzeari buruz xedatuari jarraituz,
ERABAKI DA:
Administrazio espedientea abiaraztea, espedienteko planoaren arabera 950,46 metro koadro zabal den jabari publikoko bidearen kalifikazioa aldatzeko, eta ondotik herri-lurretara lotzeko.
Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun naturaleko epean, presako prozedura deklaratu baita, haren interes publikoa dela eta.
Espedientea Tuterako udaletxeko 1. solairuan azter daiteke (Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak).
Tuteran, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1902027