2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2019ko lan egutegia
Alkatetzaren abenduaren 28ko 1867/2018 Ebazpenaren bidez, 2019ko lan egutegia onetsi zen, bulegoetako udal langileei aplikatzekoa (HAZ - Herritarren Arretarako Zerbitzukoei izan ezik). Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
“Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–2019ko lan egutegia onestea Nafarroako toki entitate honetako bulegoen langileentzat (HAZ - Herritarren Arretarako Zerbitzukoentzat izan ezik). Horren arabera, ondotik ematen diren egunak jaiegun eta lanik gabekoak izanen dira. Udalaren bulegoak itxita egonen dira egun horietan, ondoan ematen diren arrazoiak direla medio:
–Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegunak ere:
- Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
- Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.
- Martxoaren 19a: San Jose.
- Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
- Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
- Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
- Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
- Uztailaren 26a: Santa Ana –herriko jaia–.
- Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
- Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
- Azaroaren 1a: Omiasaindu.
- Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
- Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
- Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Lanik gabeko egunak:
- Martxoaren 18a.
- Uztailaren 24a, 25a, 29a eta 30a.
- Abuztuaren 16a.
- Abenduaren 24a eta 31.
Bigarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatuaren arabera, zuzenbideko hirugarren oinarriaren bidez zehazten baita, eta haren banaketa honela eginen da:
–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 14:30era; gainerako ordu eta erdia noiz egin udal langileak aukeratuko du, malgutasunez, 7:00etatik 8:30era eta 14:30etik 16:00etara.
–5,5 ordu soberan daude 2019rako onetsitako lan egutegian, eta horren aplikazio eremuko udal langileek nahierara hartuko dituzte ordu horiek.
–Aurreko paragrafoetan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, beste lanaldi mota bat duten udal langileei.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 8:30etik 14:00etara.”
Tuteran, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1901257