2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
31/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 31/2018 espedientea, kreditu berezia baita.
Aurrekontu-aldaketaren erabakiaren hasierako onespena 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
31/2018 aldaketa, behin betiko onetsia, hementxe zehazten da:
31/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu bereziaren espedientea
1. Gastuen goititzea:
0. 33800.6.–Zalgurdietako atoiak egokitzea Errege Magoen desfilerako: 3.500,00 euro.
Guztira: 3.500,00 euro.
Kreditu bereziaren espedientearen finantzaketa
2. Diru-sarrerak goititzea:
0.8.–Baliabide atxikiengatik dagoen diruzaintzako gerakina: 3.500,00 euro.
Guztira: 3.500,00 euro.
Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Arturo Goldaracena.
Iragarkiaren kodea: L1901079