33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2019ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ribaforadako Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, 2019an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2019rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–2019. urterako karga-tasak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,2783.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,85.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatuko diren koefizienteak onetsi dira, bai eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasak ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat. Hona hemen koefizienteak eta karga-tasak:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

20 edo hortik gora

0,63

%11

19

0,56

%11

18

0,43

%16

17

0,29

%17

16

0,16

%25

15

0,06

%25

14

0,06

%25

13

0,06

%25

12

0,06

%25

11

0,06

%25

10

0,06

%25

9

0,06

%25

8

0,06

%25

7

0,06

%25

6

0,06

%25

5

0,06

%25

4

0,20

%11

3

0,28

%8

2

0,18

%8

1

0,09

%8

Urtebetetik behera

0,09

%8

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,2783 (lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-oinarriaren gainean) hutsik emandako lehenbiziko urtean, Nafarroako Gobernuak etxebizitza hutsen erregistroa sortu eta Udalak etxebizitza hutsen errolda eduki eta gero.

–Gainerako tasak ez dira aldatuko, TMIZa izan ezik, baldin eta, kasua bada, foru lege batekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea aldatzen bada.

2.–2019. urterako tasak:

–Errodajea:

  • Motokultoreak: 29 euro/urtea.
  • Traktoreak, 40 zp bitarte: 56 euro.
  • Traktoreak, 40 zp-tik 60ra bitarte: 69,50 euro.
  • Traktoreak, 60 zp-tik 80ra bitarte: 83 euro.
  • Traktoreak, 80 zp baino gehiago: 98,50 euro.
  • Uzta-makinak: 107,50 euro.

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: 25 euro.

–0tik 3 urtera bitarteko Haur Eskolaren tasak: Hezkuntzako kontseilariak foru aginduaren bidez ezartzen dituenak, hau da, udalen haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan familiek ordaindu behar dituztenak, ikastetxe horiek Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen badira.

  • Eguneko zentroaren tasak:
  • Egunean zortzi ordu: 743,14 euro/hilabetea.
  • Egunean zazpi ordu: 650,25 euro/hilabetea.
  • Egunean sei ordu: 557,36 euro/hilabetea.
  • Egunean bost ordu: 464,47 euro/hilabetea.
  • Egunean lau ordu: 375,18 euro/hilabetea.
  • Egunean hiru ordu: 281,38 euro/hilabetea.
  • Egunean bi ordu: 187,60 euro/hilabetea.
  • Egunean ordu bat: 93,79 euro/hilabetea.
  • Gehitutako ordu bakoitzeko: 5,18 euro/ordua.

–Hirugarren adinekoen jantokiko tasa: 4,50 euro otordu bakoitzeko.

–Lokal publikoak erabiltzeko tasa:

  • Kirol instalazioak erabiltzeko tasak:
  • Partikularrek irabazi-asmoz antolatutako ikastaro edo jarduerak egiteko: 17 euro/ordua.
  • Ospakizun edo ekitaldi pribatuak egiteko:
  • Pertsona erroldatuak edo toki entitateak:
  • Oturuntzik gabe: 110 euro/eguna.
  • Oturuntzarekin: 500 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
  • Gainerako pertsonak edo kanpoko entitateak:
  • Oturuntzik gabe: 525 euro/eguna.
  • Oturuntzarekin: 900 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
  • Ikuskizun publikoetarako (ez dira hemen sartzen San Blas, Gazteri eta San Bartolomé izeneko jaiak), barrarik gabe: 875 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
  • Ikuskizun publikoetarako (ez dira hemen sartzen San Blas, Gazteri eta San Bartolomé izeneko jaiak), barrarekin: 1.150 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
  • Beste lokal publiko batzuk erabiltzeko tasak:
  • Udalaren balio anitzeko salak, kiroldegiko gimnasioa, erretiratuen elkartearen gaineko sala, kiroldegiko musika eskolako salak, kultur etxeko salak, San Bartolomé ikastetxeko gelak, eta antzekoak erabiltzeko:
  • Bilera eta jarduera puntualak, gehienez ere 2 ordukoak: 10 euro.
  • Bilera eta jarduera puntualak, 2 ordutik gorakoak eta 5 ordu artekoak: 20 euro.
  • Aldi baterako eta/edo urteko erabilerarako. 6 euro orduko, betiere aldi baterako erabilera ulertuta irabazi asmoarekin eta astebete baino gehiago irauten duten jarduerak badira. Horrela bada, eta egun baten barrenean betiere, eta orduak segidakoak badira, bigarren orduaren tasa 3 euro ordua izanen da.
  • Auditoriuma erabiltzea:
  • 3 ordu bitarte: 80 euro.
  • 5 ordu bitarte: 180 euro.
  • 10 ordu bitarte: 250 euro.

(Bi kasuetan, eskatzaileak bere gain hartuko ditu erabiltzen dituen baliabide teknikoen eta beharrezkoak diren langileen gastuak).

–Udal igerilekuen tasak udaldirako:

  • Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (6-13 urte): 31 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak helduentzat (14-64 urte): 47 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak 65 urtetik gorakoentzat: 38 euro.
  • Eguneko txartela:
  • Haurrak (6-13 urte): 2,50 euro.
  • Helduak eta 65 urtetik gorakoak: 5 euro.
  • Hilabeteko abonamenduak:
  • Haurrak (6-13 urte): 20 euro.
  • Helduak: 30 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 23 euro.

–Ribaforadako NA-10263 ehiza-barrutian ehizan aritzeko baimenengatik (edo txartelak), honako tasa hauek ezartzen dira, modalitateen arabera (ordenantzaren 21. art.):

  • Kendu egin da 2019. ekitaldirako urteko tasa, untxien kalteak direla-eta ezarritakoa (untxi-harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagundua, eskopetekin, sareen bidez eta txakurrekin), azaroa, abendua eta urtarrila kenduta, 350 euroko zenbatekoarekin.
  • Honako tasa hau sortu da: hilabeteko tasa untxien kalteak direla-eta (untxi-harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagunduta, eskopetekin eta sareen bidez): 40 euro.
  • Gainerako txartelak:
  • Herriko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne): 200 euro.
  • Kanpoko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne): 650 euro.
  • Urteko tasa, untxien kalteak direla-eta (untxi-harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagundua, sareen bidez eta eskopetekin): 250 euro.
  • Hobariak:
  • Herriko ehiztari gazteen artean ehiza sustatzeko asmoz, adinaren araberako honako hobari hauek ezartzen dira:
  • 14-16 urteko herriko ehiztariak (16 urte betetzen dituzten arte): doako baimenak.
  • Herriko ehiztari gazteak (16 urte beteta eta 18 urte betetzen dituzten arte): %50eko hobaria baimen guztien tasetan.
  • Adinari dagokion gaitasun fisikoa dela-eta, honako beste hauek:
  • Herriko ehiztariei (65 urte beteta eta 78 urte bete arte): %10eko hobaria aplikatuko zaie urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasan, herriko ehiztari izateagatik.
  • 78 urtetik gorako herriko ehiztariei (78 urte betetzen dituzten egunetik): %50eko hobaria aplikatuko zaie urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasan, herriko ehiztari izateagatik.
  • Gazteen Txokora sartzeko hilabeteko tasa: 12 euro/hilabetea.
  • “Ribaforadako Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoaren tasak, 2018-2019 ikasturterako:
  • Matrikula: 15,00 euro/2019-2020 ikasturtea.
  • Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadan eta Fustiñanan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.
  • Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei 3,50 euroko hobaria emanen zaie.
  • Familia ugariek %33ko hobaria izanen dute, eta familia ugariko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dute matrikula egiten denean.
  • Bigarren musika-tresna hautatzen duen ikasle bakoitzeko %20ko hobaria aplikatuko da bigarren tresna horretan, baldin eta aurreko urtean musika-tresna guztien eskolak aprobetxatu baditu (dagokion irakaslearen txostenarekin frogatuko da). Merkatze hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariarenari.
  • Hobariak ezin dira metatu.
  • Lehen hiruhilabetekorako (2017ko urria, azaroa eta abendua), 2016-2017 ikasturterako onetsitako tasak ezarriko dira.
  • 2018. urterako tasak: tasa hauek onetsi dira:

HAURRAK (16 urte arte)

Irakasgaia

Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak

Gainerako udalerrietako ikasleak

Musikaren hastapenak, 1.a eta 2.a (30 minutu astean)

22,83 euro/hiruhilekoa

30,14 euro/hiruhilekoa

Musikaren hastapenak, 3.a (45 minutu astean)

32,62 euro/hiruhilekoa

43,06 euro/hiruhilekoa

Musika hastapena,1.a eta 2.a (ordu 1 astean)

42,40 euro/hiruhilekoa

55,96 euro/hiruhilekoa

Musika hizkuntza (2 ordu astean)

65,23 euro/hiruhilekoa

86,10 euro/hiruhilekoa

Jota eskola (ordu 1 astean)

45,66 euro/hiruhilekoa

60,27 euro/hiruhilekoa

Musika Hizkuntza + musika-tresna

(2 ordu astean musika hizkuntza, ordu erdi astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, ordu 1 musika-tresnen taldea)

44,03 euro/hilabetea

58,12 euro/hilabetea

Musika hastapena, 2.a + musika-tresna

(Ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna banaka)

36,41 euro/hilabetea

48,07 euro/hilabetea

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

33,71 euro/hilabetea

44,49 euro/hilabetea

HELDUAK (16 urtetik gora)

Irakasgaia

Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak

Gainerako udalerrietako ikasleak

Musika hizkuntza (ordu 1 astean)

42,40 euro/hiruhilekoa

55,96 euro/hiruhilekoa

Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna)

41,31 euro/hilabetea

54,54 euro/hilabetea

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

37,50 euro/hilabetea

50,01 euro/hilabetea

Jotak

45,66 euro/hilabetea

60,27 euro/hilabetea

–“Udalaren Kirol Kontseilua” erakunde autonomoaren tasak 2019. urterako, dagozkien aldaketekin. Hauek dira:

1.–Gazte eta helduendako jarduerak:

  • Astean ordubeteko edo 45 minutuko jarduerak: 30 euro/hiruhilekoa.
  • Astean 2 orduko edo 90 minutuko jarduerak: 60 euro/hiruhilekoa.
  • Astean 3 orduko jarduerak: 90 euro/hiruhilekoa.
  • Helduen gimnastika (65 urtetik behera): 3 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa.
  • Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean: 40 euro/hiruhilekoa.

2.–Taldeko kirolak:

  • Benjaminen talde mistoa, kimuen talde mistoa, haurrak, kadeteak eta gazteak, eta eskubaloia: entrenamenduak astean 2 egunetan, eta partidak asteburuan: 70 euro/hiruhilekoa.

3.–Instalazioak erabiltzea:

  • Muskulazio aretoa eta sauna: 2019ko apirilaren 1etik aurrera, instalazioak hobetu eta handitu ondotik aretoaren funtzionamenduaren kostua igo baita, honako tasa hauek ezarriko dira:
  • Hilabeteko abonamendua: 200 euro.
  • 60 euro hiruhileko kuota.
  • Hilabeteko abonamendua: 25 euro.
  • Eguneko sarrera: 4 euro.
  • 65 urtetik gorakoek %50eko hobaria izanen dute.
  • Pilotalekua eta kanpoko pistak:
  • Taldeko kirolak: 10 euro/ordua.
  • Banakako kirolak: 2 euro, ordu eta lagun bakoitzeko.

Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko; izan ere, indarrean jarraituko dute, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Ribaforadan, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1900656