33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

6/2018 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

3.500,00 euroko kreditu-gehigarria kreditu baten amortizazio aurreratu eta partzialerako (Caixabank SArekin 2000ko abenduaren 29an hitzartutako kreditua, 885.213,92 euroko hasierako zenbatekokoa).

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.500,00 euro.

Murillo el Fruton, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1900908