33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Udalaren 2018ko aurrekontuko seigarren aldaketa behin betiko onetsita gelditu dela, jendaurreko aldia inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan baita. Aldaketa hasiera batean onetsi zen 2018ko abenduaren 20ko osoko bilkuran, eta zegokion iragarkia 2018ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an.

Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko konsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Xedea: inbertsio errealak. Lehengoa: 806.500,00 euro. Aldaketa: 442.476,15 euro. Gaur egungoa: 1.248.976,15 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Xedea: kapital-transferentziak. Lehengoa: 373.000,00 euro. Aldaketa: 411.976,15 euro. Gaur egungoa: 784.976,15 euro.

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Lehengoa: 336.200,00 euro. Aldaketa: 30.500,00 euro. Gaur egungoa: 366.700,00 euro.

Lodosan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1901396