2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERGA
Aldaketa, ur horniduraren eta estolderiaren tasak arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an, Ur horniduraren eta estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da.
Ordenantzaren ur hornidurari buruzko artikulu hau aldatu da:
“6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik izanen dira:
Kontsumoa: 0,65 euro/m³.”
Ordenantzaren estolderiari buruzko artikulu hau aldatu da:
“7.2. artikulua. Estolderia eta arazketa zerbitzuak egiteagatik eskatu beharreko tributu kuotaren zenbateko finkoa 5 euro/hiruhilekoa izanen da.”
Lergan, 2019ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.
Iragarkiaren kodea: L1901062