33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Diruzaintzako eskumenak eskuordetzan ematea

Urtarrilaren 17ko 4/2019 Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Redin Vidarte Larragako Udaleko diruzainak diru-bilketako zerbitzuari buruzko eskumenak eman dizkio eskuordetzan Pedro José Molinero Gonzalezi (Diruzaintza Alorrari atxikitako langilea, administrari laguntzaileen kategoriakoa), errekurtsoak ebaztearen ingurukoa izan ezik. Hori guztia Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Argitara ematen da orok jakin dezan, aipatu artikuluaren 3. zenbakian ezarritakoa betetzeko.

Larragan, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1900897