2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Garinoaingo Udaleko Alkatetzak, abenduaren 31n eman 94/2018 Ebazpenaren bidez, 2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi zituen. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
“Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen baitu.
Ikusirik 312/2018 Ebazpena, ekainaren 19koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2018ko ekainaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Ikusirik 730/2018 Ebazpena, abenduaren 11koa, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2019ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako (2018ko abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Kontuan harturik abenduaren 19ko 105/2018 Foru Dekretua, zeinak ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean epeak zenbatzeko 2019an baliogabeak izanen diren egunak (2018ko abenduaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–2019ko lan egutegia.
2019ko lan egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.
–Martxoaren 18a: San Jose egunaren zubia.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 16a: Andre Mariaren Jasokundea egunaren zubia.
–Irailaren 9a: herriko jaiaren hurrengo astelehena.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren egunearen zubia.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–2019ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta martxoaren 18a, abuztuaren 16a eta abenduaren 2a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Onetsitako lan egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3, betiere langile bakoitzaren lan kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
Onetsi den 2019ko lan egutegia dela eta, soberako 21,33 ordu gelditzen dira. Aipatu ordu horiek ondoko egun hauetan hartuko dira: 2019ko martxoaren 18an, abuztuaren 16an eta abenduren 2an, jaiegun deklaratu baitira ebazpen zatiaren lehen atalean. Beraz, bulegoak itxita egonen dira egun horietan.
Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (Musika Eskolak eta 0-3 urteko Haur Eskolak) beren lan egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.”
Garinoainen, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.
Iragarkiaren kodea: L1900543