2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Alkatetza beste baten esku uztea
Alkatetzaren 012/2019 Ebazpena.
Kontuan harturik 2019ko urtarrilaren 14tik otsailaren 6a arte, biak barne, aitatasun baimena hartuko dudala.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikulua, honako hau dioena: “Alkateak beste norbaiten eskutan uzten ahal du bere eskundantzien erabilera, hauena salbu: Osoko Bilkuretan eta Tokiko Gobernu Batzarretan deialdia eta buru egitea, berdinketak trenkatzea kalitateko botoaren bidez, kreditu eragiketak hitzartzea, langile guztien buruzagitza nagusia, funtzionarioak zerbitzutik bereiztea eta lan-kontratudunak bidaltzea, eta artikulu honen 1. apartatuko a), e), j), k), l) eta m) pagrafoetakoak.
Hala ere, tokiko gobernu batzarrari eman diezaioke j) paragrafoan jasotako eskudantziak betetzeko eskuordetza”.
Orobat, 23. artikulu horren 4. apartatuak honako hau xedatzen du: “Alkateak tokiko gobernu batzarreko kideen edo, halakorik ez bada, alkateordeen esku utz ditzake eskudantzia zehatzak, deusetan galarazi gabe edozein zinegotziren, batzarrekoa izan ala ez, esku uzten ahal dituen eskudantzia bereziak zeregin jakin batzuetarako”.
Ikusirik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.3 artikulua, honako hau xedatzen duena (bigarren paragrafoak xedatua ukatu gabe): “Alkateak tokiko gobernu batzarreko kideen edo, halakorik ez bada, alkateordeen esku utz ditzake eskudantzia zehatzak, deusetan galarazi gabe edozein zinegotziren, batzarrekoa izan ala ez, esku uzten ahal dituen eskudantzia bereziak zeregin jakin batzuetarako.
Eskuordetza orokorrak alor batekoak edo batzuetakoak edo gai zehatzetakoak izango dira, eta haietan biltzen ahalko dira bai kasuan kasuko zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai oro har kudeatzekoak, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena barne”.
Ikusirik, orobat, Alkatetza honek ekainaren 25ean emandako 189/2015 Ebazpena, tokiko gobernu batzarra eskuordetzen duena eskumen batzuk erabil ditzan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Emma Ruiz Sanzen esku uztea Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak Alkatetza honi emandako eskumenak, betiere artikulu horren 3. apartatuaren arabera beste baten esku uzten ahal badira eta ekainaren 25eko 189/2015 Ebazpenak tokiko gobernu batzarrari eskuordetutakoen artean ez badaude.
Bigarrena.–Eskuordetza generikoa da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta haietan biltzen dira bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai oro har kudeatzekoak, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena barne.
Hirugarrena.–Eskuordetzak iraupen mugatua du (2019ko urtarrilaren 14tik 2019ko otsailaren 6a arte, biak barne), eta errebokatzen ahalko da, bukatu aurretik, horretarako inguruabarrak gertatzen badira.
Laugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Udaleko iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.
Bosgarrena.–Ebazpena hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, eskuordetza indarrean dagoen bitartean, ezin izanen diola uko egin, lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.
Seigarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.
Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau behin betikoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2019ko urtarrilaren 11n.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1900817