2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Hostal Restaurante Casa Santamaria SL. Jarduera: Cateringerako biltegia. Ezartzea. Tokia: Aparan poligonoa, Mourgues etorbidea 28-5.
Donezteben, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1900922