2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Udal ordenantza, Ziraukin etxeko animaliak edukitzea
arautzen duena. Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Ziraukin etxeko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Ziraukin, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1901182