2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, elkarte eta/edo taldeei dirulaguntzak emateko deialdiarena, 2019an kulturako eta kiroleko jarduerak egiteko
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 437188.
Alkatetzaren urtarrilaren 25eko 27/2019 Ebazpenaren bidez onetsia.
–Lehena.–Onuradunak:
Irabazi-asmorik gabeko talde eta/edo elkarteak, egoitza soziala Oltza Zendean dutenak.
–Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Oinarri hauen xedea da Oltza Zendeako talde eta elkarteek egiten dituzten kirol, kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloko jarduerak egin ditzaten laguntzea.
–Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.0
–Laugarrena.–Zenbatekoa:
Helburu horietarako, 11.000,00 euro bideratuko dira guztira, honela banaturik:
Kultur jardueretarako dirulaguntzak: 8.000,00 euro.
Kirol jardueretarako dirulaguntzak: 3.000,00 euro.
–Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Hilabetekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oltza Zendean, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1901371