33. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

264/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, OOLTko pediatra lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 468E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko pediatra eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Apirilaren 18ko 879E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.

Maiatzaren 19ko 1041E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (20 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 28koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 2584/2018 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 20 izangaiak izendatu ziren.

Gero, ebazpen horren bidez izendatutako izangai batzuei borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.

Deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja horiek gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2019ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan, Nora Lecumberri García andrea, Ana Herrero Varas andrea, Idoya Martínez Arbeloa andrea eta Amaia Goñi Yarnoz andrea (denak txanda irekikoak) izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, haiek baitira hurrengoak probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea OOLTko pediatra lanpostuan aritzeko: Nora Lecumberri García andrea, Ana Herrero Varas andrea, Idoya Martínez Arbeloa andrea eta Amaia Goñi Yarnoz andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Nora Lecumberri García andreari plantilla organikoan 68468 zenbakia duen lanpostua, Arrotxapeko OOLTari atxikia.

Ana Herrero Varas andreari, plantilla organikoan 62659 zenbakia duen lanpostua, Lodosako OOLTari atxikia.

Idoya Martínez Arbeloa andreari, plantilla organikoan 69919 zenbakia duen lanpostua, Cintruénigoko OOLTari atxikia.

Amaia Goñi Yarnoz andreari, plantilla organikoan 66405 zenbakia duen lanpostua, Doneztebeko OOLTari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko buruzko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1901654